Menua

Hur teilak

  • Teilak Hur teilak
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Hur teilak – 

Osagaiak

  • Kg erdia azukre
  • Kg erdia hur, pikatuak
  • Litro laurdena arrautza zuringo
  • Ximiko bat bainila-esentzia edo bainila-hauts

Hur teilak

Errezeta

Sutatik kanpo, hagaxka elektriko batez nahasiko ditugu gai guztiak eltze batean. Ore leun bat lortzen jarriko dugu eltzea su eztian eta, bira eta bira ari garela etengabe, berotzen utziko dugu, bor-bor lasai-lasaian hasi arte. Orduan aterako dugu orea eltzetik, gopor batera igarotzeko. Koilara baten laguntzaz zabalduko dugu orea olioz igurtzitako xafla batean: intxaur baten neurriko portziotan zabalduko dugu han eta hemen orea. Elkarrengandik aparte egongo dira ore-zatiak, labean zabaldu egingo baitira: teilek elkar joko dute alegia. Hobe gutxika egiten baditugu.

160º-ko tenperaturan edukiko ditugu labean, ertzetan gorri eta barruan zuri azaldu arte. Espatula edo labana batez askatu eta botila edo gozogileen arrabol baten gainean pausatuko ditugu, teila itxura har dezaten. Hoztu eta gero jango ditugu, edo lata batean gordeko ditugu, heza ez daitezen. Labean sartu aurretik, koilarakada bat praline pasta erantsi ahal izango diogu oreari.

Hur teilak

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

sukaldean-fondo0

Arbendol edo almendra bizkotxoa

Osagaiak 165 g gurin 215 g azukre Limoi baten azal birrindua Gatz zimiko bat Almendra hautsa, 90 g Legamia hauts pixar bat 150 g irin 2 arrautza Errezeta Gurina jo. Beraztua gelditu behar du, krema …

Brownie Iker M. eran

Brownie Iker M. eran

Brownie Iker M. eran –  Osagaiak 2OOgr kobertura 220gr Gurin 220gr Azukre 70gr Irina 4 Arrautza 1/2 Legamia Fruitu lehorra … Errezeta TRESNAK Katilu bat Irabiagailu Mikrouhina Aiztoa PRESTAKETA Jarri 4 arrautza katilu batean eta …

Kardua arbendolekin

Kardua arbendolekin

Kardua arbendolekin –  Osagaiak Kardu bat gordinik Ura Gatza 2 baratxuri ale, xehatuak 2 koilarakada oliba olio Eskukada txiki bat arbendol edo almendra, txigortuak eta xerratan moztuak 2 koilaratxokada irin Kardua_egosi den salda, edontzi handi …

Praline saltsa

Praline saltsa

Praline saltsa –  Osagaiak Litro laurdena saltsa ingeles Litro laurdena esnegain erdi harrotu Fruitu lehorren pralinea, 5 koilarakada Errezeta Pralinerik ez badaukagu, etxean presta dezakegu, irabiagailuan fruitu lehorrak, txigortuak eta zurituak, sarturik: kakahueteak, arbendolak, pistatxoak …

sukaldean-fondo0

Bakailao eta mahaspasa enpanada

Osagaiak Kg bat irin Ura, litro erdia inguru 800 g gurin 4 tipulin handi, zerrendatan moztuak dl erdia oliba olio Ximiko bat piperrauts gozo 2 baratxuri-ale, pikatuak 2 koilarakada bete perrexil xehatu Gatza 750 g …