Menua

Hegaluzea plantxan baratxuri eta olioarekin

  • Hegaluzea plantxan baratxuri olioarekin
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Hegaluzea plantxan baratxuri olioarekin – 

Osagaiak

  • 4 hegaluze solomo, hezur eta azalik gabe, 220 g bakoitzak
  • 6 koilarakada oliba olio
  • 4 baratxuri xister, zerrendatan moztuak
  • 3 koilarakada sagardo-ozpin
  • Perrexil txikitua
  • Gatza

Hegaluzea plantxan baratxuriarekin

Errezeta

Gatza bi aldeetatik eman eta padera batean jarriko ditugu hegaluze solomoak su bizian, oliba olio pixar batekin. 4 bat minutuan edukiko ditugu su bizi horretan. Erretiratu egingo ditugu, lehor ez daitezen.

Padera garbitu, olioa isuri eta hartan gorrituko ditugu baratxuri xerrak. Sagardo-ozpina isuriko dugu ondoren, erne zipriztinekin!, eta segundo batzuetan irakitan eduki ondoren gaineratuko dugu perrexil xehatua. Baratxuri-olioa gainean garaztatu eta mahairako prest edukiko ditugu hegaluze solomoak.

Hegaluzea plantxan baratxuri olioarekin

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

atuna 2

Poteko hegaluze edo atun tradizionala egosi gabe

Osagaiak Lehen mailakoa izango da hegaluzea, eta oso freskoa Kristalezko flaskoak garbi eta lehor egongo dira, uztai-itxituraz eta goma berriz hornituak. Oliba olioa erabiliko dugu (0,4º), batzuek eki-lore olioa ere erabiltzen badute ere … Errezeta …

Hegaluzea piperrekin

Hegaluzea piperrekin

Hegaluzea piperrekin –  Osagaiak 4 hegaluze solomo lodi, hezur eta azalik gabe, 220 g bakoitzak Ximiko bat irin 12 piper gorri edo berde, zerrendetan moztuak 4 baratxuri ale Oliba olioa Gatza Hegaluzea piperrekin Errezeta Padera …

Hegaluzea tipula saltsan

Hegaluzea tipula saltsan

Hegaluzea tipula saltsan –  Osagaiak 4 hegaluze solomo lodi, hezur eta azalik gabe, 220 g bakoitzak Ximiko bat irin 3 tipula, zerrenda mehetan moztuak 4 baratxuri ale Oliba olioa 2 baso arrain salda edo ur …

sukaldean-fondo0

Tomateak hegaluzez beteta romesko saltsarekin

Osagaiak 8 tomate heldu, ertainak eta trinko-trinkoak, betetzeko Hegaluzea oliotan edo ozpinetan, ongi hautatua, 8 zati Tipulin bat, xehatua Baratxuri ale bat, xehatua Perrexil xehatua Oliba olio birjina, 2 koilarakada 16 koilarakada romesco saltsa Gatza …

Poteko hegaluzea

Poteko hegaluze tradizional egosia

Osagaiak Lehen mailakoa izango da hegaluzea, eta oso freskoa Kristalezko flaskoak garbi eta lehor egongo dira, uztai-itxituraz eta goma berriz hornituak. Oliba olioa erabiliko dugu (0,4º), batzuek eki-lore olioa ere erabiltzen badute ere Errezeta Burua …