Menua

Haragi salda

  • haragi salda
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Haragi salda

Osagaiak

  • Atzealdeko zankarra, puska koxkorretan moztua. 500 g
  • Oilo laurden bat
  • Tipula bat
  • 2 azenario
  • Porru bat
  • Eskutada bat txitxirio
  • 3 litro ur
  • Oliba olio pixka bat

Errezeta

Kazola zabal batean, oliba oliotan haragi puskak frijitu, franko gorritzen diren arte. Tipula txiki-txiki egina gehitu eta beste 5 minutuan egosi su eztian. Gero oilaskoa edo oiloa erantsi, baita gainerako osagaiak ere, eta urez estali. Su motelean egosi dena ordubetez.

Bitsaderarekin saldaren gainera agertzen diren hondarrak bereiziko ditugu. Denbora pixka bat iraganik, salda iragazkitik pasarazi eta hozkailuan sartu hoztu dadin, sobran den gantza mamitu ondoren errazago izan dadin kentzea. Zopa edo saldak egiteko erabili, edo gure gisatuei eransteko.

Besterik gabe, ongi berotuta, lehenbiziko plater ederra da fideo eskutada bat botata. Haragi egosia, ehunak eta gantzak bereizita, tomate saltsa pixka batekin edo piperradan jan dezakegu. Edo tortillan: “ropa vieja”.

Haragi salda

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

TXERRI HANKAK JavierLastras

Txerri hankak saltsan

Txerri hankak saltsan Osagaiak 12 txerri hanka, aurrekoak eta zuri-zuriak (Egosiak erosten badituzu, lan eta plazer gutxiago. Zeuk erabaki) 30 baratxuri ale, zuritu gabe Porru bat, pikatua Tipulin bat, pikatua Litro erdia ardo beltz Oliba …

sukaldean-fondo0

Kuiatxoak haragiz beteta

Osagaiak Haragi gordin pikatua (txahalkia, behikia eta txerrikia), 750 g 4 kuiatxo handi 4 koilarakada oliba olio 4 koilarakada handi tomate saltsa Gatza *Lau pertsonentzat Errezeta Kuiatxoak garbitu eta lehortuko ditugu. Luzetara moztu bitan, eta …

sukaldean-fondo0

Behi haragia saltsan barrengorriekin

Osagaiak 1,5 kg behi haragi, gisatzeko, erdi tamainako pusketan zatitua 2 piper txorizero, aurrez 1,5 l ur epeletan beratuak, ordu pare batean 3 baratxuri ale, pikatuak 2 tipulin handi, pikatuak Irin pixar bat 10 koilarakada …

sukaldean-fondo0

Ttotto beroa (hot-dog)

Osagaiak 4 opil luze eta mehe 8 saltxitxa on Piper berde bat, pikatua Tipulin bat, pikatua Xorta bat oliba olio Gatza Errezeta Alde batetik irekiko ditugu opilak edo ogiak, eta prest utziko ditugu betetzeko. Padera …

TRIPAKIAK

Tripakiak bizkaiko eran

Tripakiak bizkaiko eran –  Osagaiak Kg erdia txahal mutur Kg bat tripaki, garbi eta lauki handitan moztuak Txahal hanka erdi bat Txerri hanka erdia Txahal zankar hezur bat Tipula bat Baratxuri ale bat Azenario bat …