Gernikako piperrak frijituta
- Errezeta
- Bidali iruzkina
- Antzeko errezetak
Gernikako piperrak frijituta –
Osagaiak
- Gernikako piper frijituak, kilo bat
- Oliba olioa
- Gatza
Gernikako piperrak frijituta
Errezeta
Piperrak garbitu uretan eta xukatu zapi batekin. Oliba olioa suelto duen zartagin bat jarri su bizian, gutxienez bi hazbeteraino irits dadila zartaginean. Olioa oso bero dagoela ikusten dugunean, baina kea dariola jarri gabe inola ere, bota piperminak, oliotan ondroso egoteko moduan, eta behar izanez gero bi edo hiru txandatan frijitu. Kontu handiz jiratu bitsadera batekin, eta 20 segundo baino gehiago ez utzi egiten. Sartzea hutsa aski da, eta airoso atera behar dira xukapaper batera. Kontuz zipriztin eta erredurekin.
Denak frijitutakoan, gatza eman, eta mahaira, hoztu baino lehen. Ez daitezela sekula gorritu, tonu berde polit bat izan behar dute, eta hozka egiterakoan tente samar egon, baratza gustua galdu gabe.
Gernikako piperrak frijituta

Atun eta piper erre ogitartekoa
Atun eta piper erre ogitartekoa – Osagaiak Opil bat, bitan irekia Lata txiki bat hegaluze oliotan, ongi xukatua eta zatitan bereizia Piper gorriak edo berdeak, erreak, zurituak, zerrendatan moztuak eta oliotan, baratxuri ale gordin batekin, …

Piperrada
Piperrada – Osagaiak 4 tipulin eder 6 piper berde Pikillo piperrak, pote bat 4 baratxuri ale 5 koilarakada oliba olio Tomate saltsa, litro laurden bat Gatza … Errezeta Kazola handi batean oliba olioa jarri. Tipulinak, …

Mojo picon
Mojo picon – Osagaiak Baratxuri-buru bat, zuritua Eskukada bat palmondo piper lehor Eskukada bat kumino Koilarakada oparo bat piperrauts gozo Litro laurdena oliba olio birjina 10 koilarakada ardo-ozpin 2 moldeko ogi-xerren mamia Eskukada bat arbendol, …

Piper berdeak frijitzeko era
Piper berdeak frijitzeko era – Beharrezkoak Olioa Piper berdeak Errezeta Deus ez dago higuingarriagorik piper berdeak olio hotzean frijitzen jartzea eta paderatik beraxko, zurbil eta koipetsu ateratzea baino. Horrelakorik gerta ez dadin, oso bero …

Bakailao freskoa irin-arrautzeztatua tipula eta piperrekin
Osagaiak 4 bakailao solomo beratu, 220 g bakoitzak Ximiko bat irin Arrautza joa 3 tipula, zerrenda mehetan moztua 12 piper berde, zerrendatan moztua 4 baratxuri ale Oliba olioa Gatza Errezeta Kazola zabal batean ipiniko ditugu …