Gari-zainzuriak arrautza irakinarekin
- Errezeta
- Bidali iruzkina
- Antzeko errezetak
Osagaiak
- 36 gari-zainzuri, modu naturalean egosiak, edo kontserbakoak
- 8 arrautza oso fresko
- 2 dezilitro sagardo-ozpin
- 2 litro ur
- Oliba olio birjina, 4 koilarakada handi
- Gatza
*Lau pertsonentzat
Errezeta
Eltze bat hartu, ahal dela altua eta estua izan dadila. Ura irakiten jarri, gatzik eman gabe. Borborka hasten den momentuan, sagardo-ozpina bota, zorrotada eder bat. Orduantxe baretuko da borborra. Sua motelxeago jarriko dugu, inoiz ez dezan indar handiz irakin. Arrautza azala hautsi eta katilu txikitan utzi, arrautza bat katilu bakoitzean. Katilu edo basotik zuzenean isuri, irristan, uretara. Arrautzak binaka egingo ditugu, gutxi gorabehera minutu bakar batez edukiz ur irakinetan. Kontu handiz emango diegu buelta ur barrenean, eta minutua pasatuta bitsaderarekin aterako ditugu uretatik terreina txiki batera pasatzeko. Terreina horretan, aldez aurretik, ur garbi hotza jarriko dugu, gatz pixka batekin (zopa-koilarakada bat litroko). Horrela, egostea moztuko dugu, gorringoak mamitu ez daitezen, eta egosteko urak zuringoari eman dion ozpin gustua kentzeko.
Hori dena aurretik egin genezake, eta, horrela, zerbitzatzeko moduan, segundo batzuez ur irakinetan edo mikrouhinen labean tenperatura baxuan berotu bat eman, beste lanik ez genuke izango.
Zainzuriak pixka bat xukatu, egosi berriak baldin badira, edo kontserba-latatik atera plateretara edo erretilu batera. Latakoak direnean, mikrouhinen labean epelduko ditugu, ez bere tenperatura altuenean.
Tenperatura egokia behar dute zainzuriek, ez daitezela beroegi egon, ez hondatzeko. Zainzurien gainean, ur irakinetan egindako arrautza beroak jarri. Gatz ale batzuk botako dizkiegu gainetik eta oliba olio gordina isuri, 3 koilarakada.

Patata tortilla
Patata tortilla – Osagaiak 2 dl oliba olio 200 g tipulin, pikatua 100 g piper berde, pikatua baratxuri ale bat, pikatua 800 g patata, zurituak eta dadotan moztuak 8/9 arrautza fresko Gatza Errezeta Padera zabal …

Maionesa
Maionesa – Osagaiak Oliba olioa, litro erdia inguru 4 arrautza gorringo 3 koilarakada sagardo-ozpin Gatza, ximiko bat Errezeta Munduko saltsa hotz zabalduena da maionesa. Jaki askoren komodina da eta aurpegia alaitzen die itsaskiei, entsaladei, barazki …

Arrautzak nola frijitu
Arrautzak nola frijitu Beharrezkoak Arrautzak Oliba olioa Arrautzak nola frijitu Errezeta Erraza dirudi eta hala da, diziplinan ohituz gero. Ongi frijitzea magikoa da, tatxarik gabeko arrautza frijitu bat jateko sentsazioak ez du berdinik. Gutxik dakite …

Obispo tarta, Teresarena
Obispo tarta, Teresarena – Osagaiak 250 g. arbendol edo almendra xehatu 100 g. arbendol osorik 250 g. azukre 8 arrautza-gorringo 8 arrautza-zuringo 125 gr. gurin 30×30 zm-ko ontzi karratu bat (gaileta kaxa metalezko baten tapa …

Zainzuri salteatuak
Zainzuri salteatuak Osagaiak Zainzuri zuriak, 2 sorta Koilarakada bat oliba olio Gatza Errezeta Zainzuriei beheko alde gogor eta lurtsua kenduko diegu. Horretarako, behe-behetik tolestu zainzuria eskuekin. Zainzuria alde zati ez hain gogorretik hauts dadin lortuko …