Menua

Ganba koktela

  • Ganba koktela
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Ganba koktela – 

Osagaiak

  • 1,5 kg ganba, egosiak eta zurituak
  • Uraza garbi bat, zerrenda mehetan moztua
  • Sagar berde bat, zuritua eta zuztarrik gabe, dado txikitan moztua
  • Xorta bat laranja zuku
  • Xorta bat limoi zuku
  • Xorta bat worcestershire saltsa
  • Perrexila, zerrendatan moztua
  • Gatza eta piperbeltza

Ganba koktela

Errezeta

Ganbak zuritu eta alde batean gordeko ditugu buruak. Gopor zabal batean, eskuz zanpatuko ditugu banan-banan buruak, haietan dagoen zuku pixarra ontzian gera dadin. Ganba egosi zurituak ipiniko ditugu zuku horretan.

Gainerako gaiak erantsi eta maionesa saltsa isuriko dugu ondoren. Ongi nahasi eta gero, entsalada krematsu bat azalduko zaigu, gaiak ongi bereizten zaizkigula.

Koktel honetarako beste osagai hauek ere erabil ditzakegu: patata egosia, dadotan moztua; abokat umoa, dadotan moztua; pinaburu umoa, dadotan moztua eta erdiko ziri lodi gogorrik gabe. Bestalde, jogurt naturala eta oliba olio birjina ere nahasi ahal izango ditugu maionesarekin. Gustua da kontua.

Ganba koktela

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

ganbak

Ganbak uretan egosiak

Ganbak uretan egosiak –  Beharrezkoak Itsasoko ura Edo ura eta gatza … Errezeta Itsasoko ura da egokiena itsaskia egosteko, itsasoko ur garbia jakina. Horrelakorik ez badugu, komenigarriena da ur gazi ugari irakitan jartzea (20 g …

Barazki ogitartekoa

Barazki ogitartekoa

Barazki ogitartekoa –  Osagaiak Ogitarteko hau ogi freskoaz edo moldeko ogiaz egin daiteke, gustuen arabera. Opil bat, bitan irekia Saltsa maionesa edo saltsa arrosa Arrautza egosi bat, zuritua eta xerratan Xerra batzuk tomate fresko, garbi …

entsalada

Entsalada hornitua ondo eginda

Entsalada hornitua ondo eginda – Osagaiak 2 uraza Eskarola bat Tipulin fresko bat, zirrindoletan moztua 3 tomate heldua, zurituak 8 zainzuri 3 arrautza egosi 8 antxoa xerra, oliotan Hegaluze mendrezka oliotan, 150 g 2 koilarakada …

pontxea

Likore pontxea

Likore pontxea –  Osagaiak Kg bat azukre Botila bat cointreau Litro laurdena ron zahar Litro laurdena benedictine 4 laranja, puskatan 4 sagar, puskatan 4 banana, xerratan Mahats mordo eder bat, aletua 2 udare, puskatan 4 …

Ganbak plantxan

Ganbak plantxan

Ganbak plantxan –  Osagaiak 2 kg ganba Oliba olioa Gatz larria   Errezeta Uretan pasa eta lehortuko ditugu ganbak. Olioz igurtzi eta gatz larri ugari emango diegu ondoren. Plantxa edo padera handi bat su bizian …