Menua

Erremolatxa aza gordinarekin entsaladan

  • Erremolatxa aza gordinarekin entsalada
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Erremolatxa aza gordinarekin entsaladan – 

Osagaiak

  • Erremolatxa egosia, azala kenduta eta dadotan, kilo erdia
  • Aza txiki bat
  • Oliba olio birjina, 4 koilarakada
  • Ximiko bat piperrauts gozo
  • Jogurt natural bat
  • Limoi erdi baten zukua
  • Gatza

Erremolatxa aza gordinarekin entsaladan

Errezeta

Azaren zurtoina eta kanpoaldeko hosto itsusi, gogor eta hondatuenak baztertu. Hostoka banatu eta hosto bakoitzari ere kendu erdiko zurtoin gogorra. Denak holaxe prest ditugunean, uretan garbitu, behin baino gehiagotan, uretara lixiba edo ozpin tanta batzuk botata. Ondo zorroztutako labana batekin zerrenda mehe-meheetan zatitu, kontu handiz, hor baitago entsalada honen koxka. Zatiturik daukagunean, katilu batean ontzi batean jarri erremolatxa dadoekin batera.

Gobernazioa egin. Katilu batean, limoi zukua, gatza eta piperrautsa jarri. Gero jogurta eta azkenik oliba olioa. Gobernazio horrekin ongi gozatu aza hostoak eta erremolatxa, eraginez. Entsalada hozkailuan eduki puska batean, eta halaxe mahairatu. Hotzetatik ateratzean lehor samarra badago, oliba olio birjina bota berriro.

Argazkia: Carla Herrera

Erremolatxa aza gordinarekin entsaladan

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Erremolatxa

Erremolatxa egosteko era

Erremolatxa egosteko era –   Beharrezkoak Erremolatxa freskoa, zurtoineko hostoak labana batekin kenduta Ura eta gatza Erremolatxa egosteko era Teknika / errezeta Zurtoina kentzeaz gain, sustraia ere kendu, eltzean ondrosoago sar daitezen. Ur gazituan murgildu eta …

Aza odolki errearekin

Aza odolki errearekin

Aza odolki errearekin –  Osagaiak 2 tipula-odolki Aza bat 8 koilarakada oliba olio 4 baratxuri ale, xerratan Gatza Aza odolki errearekin Errezeta Bitan egingo dugu aza. Erdiko zuztarra kendu eta hostoak askatuko ditugu. Ahal neurrian …

Aza patatekin

Aza patatekin

Aza patatekin –  Osagaiak Aza bat 2 patata eder 15 koilarakada oliba olio 4 baratxuri ale, xerratan Gatza Aza patatekin Errezeta Bitan egingo dugu aza. Erdiko zuztarra kendu eta hostoak askatuko ditugu. Ahal neurrian kenduko …

sukaldean-fondo0

Erremolatxa oliba olio birjinarekin

Osagaiak Erremolatxa egosia, kilo bat Oliba olio birjina Gatza eta piperbeltza *Lau pertsonentzat Errezeta Egositakoan azala kendu ondo, gainean izaten duen geruza fina baztertzeko, eta hostoen sustraien begi gogorrak ere kendu. Dadotan zatitu edo xerra …

Aza purea

Aza purea

Aza purea –  Osagaiak Aza bat Oliba olioa, litro laurdena 4 baratxuri ale, zerrendatan 100 g patata pure Gatza Aza purea Errezeta Aza bitan egin. Erdialdeko zurtoina kendu eta hostoak askatuko ditugu. Ahal dela, kendu …