Erbi solomo erreak sagar purearekin
- Errezeta
- Bidali iruzkina
Osagaiak
- 16 erbi solomo hezurrik gabe, gatza eta piperbeltza emanak
- Oliba olioa eta gatza
- Perrexil xehatua
- Sagar erreen purea
*Lau pertsonentzat
Errezeta
Gutxienez bitan egin beharko dira solomoak, su bizian, egos ez daitezen. Gatza eta piperbeltza eman ondoren, padera batean jarriko ditugu, oliba olio xorta batean, erbi solomoak gorritzen. Ongi frijituko dira azal-alde guztietatik, baina barrua mamitsu. Perrexila hautseztatuko dugu haien gainean, sutatik atera baino lehentxeago. Sagar erreen purearekin zerbitzatuko ditugu.