Menua

Croque-monsieur (mixtoa)

  • Croque-monsieur (mixtoa)
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Croque-monsieur (mixtoa)

Marcel Proust berak ere aipatzen du otarteko bero hau: «Kontzertu irteeran, hotelera bidean, amona eta biok geldialdi bat egin genuen kai muturrean Villeparisis andrearekin hitzaspertu bat egiteko, zeinak erran baitzigun hotelean eskatuak zituela guretzat croque-monsieur zenbait eta arrautzak krematan ere bai…». Zu ez zara Proust baino gutiago izango, ez da?

Osagaiak:

  • Moldeko bi ogi xafla
  • Urdaiazpiko egosi xerra bat
  • Urtzeko gazta xerra bat (ahal dela, emmental motakoa edo antzekoa)
  • Gurin apur bat

Errezeta:

  1. Txapan gurin apur bat zabalduta egitea da egokiena, baina, gure antzera, txaparik ez baduzu, igurtzi zartaginaren hondoa gurinarekin eta jarri su ertainetan.
  2. Berotutakoan eta gurina iluntzen hasi aurretik, jarri ogi xafla bat bertan eta gehitu gazta eta urdaiazpiko xerrak, bigarren ogi xaflarekin.
  3. Utzi bost minutu inguru ogia zeure gustura xigortu arte.
  4. Gauza bera egin beste aldera iraulita, behin gurin apur bat gehiturik hondoan.
  5. Zeure gustuko kolorea hartu duenean, atera plater batera eta erdibitu diagonalean.

Kasu!

Guk krokmesié bakarra jarri dizugu hemen, baina pare bat ere erraz jango dituzu. Aldagai asko onartzen ditu croque-monsieur ogitarteko honek, xerra bakarraren lekuan, gehiago ere jar dezakezu, esaterako. Hotza ere jan liteke… Rukula entsalada bikain etortzen zaio. A, eta Croque-madame bat jan nahi baduzu,  gehitu arrautza bat gainetik eta kitto.

Croque-monsieur (mixtoa)

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

TORRADAK EganSnow

Ogi torradak

Ogi torradak Osagaiak 8 ogi opil, mami trinkokoak Esnea, litro erdia Esnegain likidoa, litro laurdena 10 koilarakada azukre Kanela ezpaltxo bat Limoi azala, zati bat Irin xorta bat Arrautzak, joak Oliba edo eguzki-lore olioa, frijitzeko …

Piper berde eta urdaiazpiko ogitartekoa

Piper berde eta urdaiazpiko ogitartekoa

Piper berde eta urdaiazpiko ogitartekoa –  Osagaiak Opil bat, bitan irekia Piper berde eder bat, txortenik eta hazirik gabe, zerrenda luzetan moztua 4 xerra mehe urdaiazpiko serrano Gatza eta oliba olioa Piper berde eta urdaiazpiko …

Pa amb tomaquet

Pa amb tomaquet

Pa amb tomaquet –  Osagaiak Ogi biribila, xerra loditan moztua Tomate freskoa eta umoa Oliba olioa Gatza Errezeta Mami xamurrekoa eta azal kraskatsukoa da errezeta honetan erabili beharreko ogia, gure lagun kataluniarrek pan de payés deitzen …

Atun eta piper erre ogitartekoa

Atun eta piper erre ogitartekoa

Atun eta piper erre ogitartekoa –  Osagaiak Opil bat, bitan irekia Lata txiki bat hegaluze oliotan, ongi xukatua eta zatitan bereizia Piper gorriak edo berdeak, erreak, zurituak, zerrendatan moztuak eta oliotan, baratxuri ale gordin batekin, …

katu zopa

Katu zopa

Katu zopa –  Osagaiak Litro bat ur Gatza, pixar bat Baratxuri ale bat, pikatua 5 koilarakada oliba olio birjina Ximiko bat piperbeltz, ehoa 4 eskukada bete ogi zuri (ogi biribil zaharra, xerra mehetan moztua) 2 …