Menua

Berberetxoak tomatearekin

  • BERBERETXOAK TOMATEAREKIN
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Berberetxoak tomatearekin – 

Osagaiak

  • 2 Kg berberetxo
  • Litro laurdena ardo zuri
  • Oliba olio
  • Kaienako pipermina, mutur bat
  • 6 baratxuri ale, pikatuak
  • 4 tipulin, pikatuak
  • Litro bat tomate saltsa
  • Perrexil xehatua

 

Errezeta

BERBERETXOAK TOMATEAREKINUr zurrusta hotzaren azpian garbituko ditugu berberetxoak, tentu eta kontu handiz. Baztertu egingo ditugu hondaturik edo zabalik daudenak. Kazola tapadun batean isuriko dugu ardo zuria eta gaineratu kaiena muturra. Sutan jarri eta, isurkaria bor-bor hasi orduko, erantsiko ditugu berberetxoak. Kazola tapa dezagun ondoren. Minutu batzuen buruan erretiratuko ditugu zabaldutako berberetxoak, eta murrizten utziko dugu, erdira edo, hondoan geratu den zukua. Iragazi egingo dugu ondoren zuku hori, hondar arrasto guztiak ezabatzeko. Gorde dezagun geroko. Hutsik geratu den azala edo oskola kenduko diegu berberetxoei. Xorta bat oliba olio, kaiena muturra, baratxuri aleak eta tipulinak kazolan jarri ondoren, su ertainean edukiko ditugu gai horiek guztiak eztitzen 15 bat minutuan. Berberetxo zuku murriztua eta tomate saltsa gaineratuko ditugu ondoren. Irakiten utziko dugu guztia. Berberetxoak eta perrexil pikatua erantsiko ditugu azkenik. Gozatzen utzi pixka batean, eta zerbitzatu.

Berberetxoak tomatearekin

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

ketchup

Ketchup etxean egina

Ketchup etxean egina –  Osagaiak Tomate heldu-helduak, 2 kg 3 tipula eder, txiki-txiki eginda 2 baratxuri ale Oliba olioa 3 koilarakada azukre Sagardo-ozpina, 5 koilarakada Koilarakada handi bat ezti 2 kumino pikor 2 piperbeltz pikor …

sukaldean-fondo0

Saltsa azkarra

Saltsa azkarra –  Osagaiak 2 kg tomate umo 3 tipula eder, pikatuak Kaienako pipermin bat Oliba olioa Ximiko bat azukre Tanta batzuk tabasko Gatza Errezeta Olioa kazola batean isuri eta tipulak frijituko ditugu hartan, 35 …

Pa amb tomaquet

Pa amb tomaquet

Pa amb tomaquet –  Osagaiak Ogi biribila, xerra loditan moztua Tomate freskoa eta umoa Oliba olioa Gatza Errezeta Mami xamurrekoa eta azal kraskatsukoa da errezeta honetan erabili beharreko ogia, gure lagun kataluniarrek pan de payés deitzen …

Tomate entsalada zerri-buruarekin

Tomate entsalada zerri-buruarekin

Tomate entsalada zerri-buruarekin –  Osagaiak 4 tomate heldu Basurde buru xerra on bat, dadotan 2 koilarakada sagardo-ozpin Oliba olio birjina, 8 zopa-koilarakada Gatza … Errezeta Kendu zurtoina tomateei eta, kontu handiz, labana zorrotz batekin, azala …

entsalada

Entsalada hornitua ondo eginda

Entsalada hornitua ondo eginda – Osagaiak 2 uraza Eskarola bat Tipulin fresko bat, zirrindoletan moztua 3 tomate heldua, zurituak 8 zainzuri 3 arrautza egosi 8 antxoa xerra, oliotan Hegaluze mendrezka oliotan, 150 g 2 koilarakada …