Menua

Berberetxoak saltsa berdean

  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Osagaiak

  •  2 kg berberetxo
  • 3 baratxuri ale, pikatuak
  • Litro laurdena ur
  • 5 koilarakada oliba olio birjina
  • Perrexil pikatua
  • Irina, ximiko bat
  • Zorrotada bat ardo zuri

Errezeta

Kazola zabal apal batean jarriko dugu baratxuri xehatua eztitzen. “Dantzan” hasi denean, gorritu gabe, erantsiko dugu irina. Koilara batez nahasiko dugu. Ardoa eta ur beroa isuriko ditugu ondoren. Minutu batean edukiko dugu guztia irakiten. Berberetxoak erantsi eta berotasun horretan edukiko ditugu, ireki arte (tapa batez estaliko dugu, ahal izanez gero, kazola). Ireki ahala aterako ditugu berberetxoak kazolatik; halatan, irekitzen zailak direnek jasango duten berotasun handiak ez ditu irekitzen errazak direnak hondatuko. Berberetxoren bat egoskor azaltzen bazaigu, hobe da baztertzea. Guztiak ireki bezain laster, iragazi egingo dugu berberetxoen zukua, hondar arrasto guztiak ezabatzeko, eta murrizten utziko dugu gero, oso arin badago, edo ur nahiz ardo zuri poxi bat erantsiko diogu, lodiegi sumatzen badugu. Kazolara bihurtuko ditugu ondoren berberetxoak, eta perrexila emango diegu gainetik.

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Berberetxoak eskabetxean

Berberetxoak eskabetxean

Berberetxoak eskabetxean –  Osagaiak 2 kg berberetxo, uretan garbituak 20 koilarakada ardo zuri 2 tipulin eder, zerrendatan moztuak 8 baratxuri xister, osorik Erramua, hosto fresko bat 10 koilarakada oliba olio Piperbeltza, ale batzuk Koilarakada bat …

BERBERETXOAK TOMATEAREKIN

Berberetxoak tomatearekin

Berberetxoak tomatearekin –  Osagaiak 2 Kg berberetxo Litro laurdena ardo zuri Oliba olio Kaienako pipermina, mutur bat 6 baratxuri ale, pikatuak 4 tipulin, pikatuak Litro bat tomate saltsa Perrexil xehatua   Errezeta Ur zurrusta hotzaren …

Berberetxoak lurrunean

Berberetxoak lurrunean

Berberetxoak lurrunean –  Osagaiak 2 Kg berberetxo Litro laurdena ardo zuri Kaienako pipermina, mutur bat Perrexil xehatua … Errezeta Ur zurrusta hotzaren azpian garbituko ditugu berberetxoak, tentu eta kontu handiz. Baztertu egingo ditugu hondaturik edo …