Menua

Berberetxoak lurrunean

  • Berberetxoak lurrunean
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Berberetxoak lurrunean – 

Osagaiak

  • 2 Kg berberetxo
  • Litro laurdena ardo zuri
  • Kaienako pipermina, mutur bat
  • Perrexil xehatua

Errezeta

Ur zurrusta hotzaren azpian garbituko ditugu berberetxoak, tentu eta kontu handiz. Baztertu egingo ditugu hondaturik edo zabalik daudenak. Kazola tapadun batean isuriko dugu ardo zuria eta gaineratu kaiena muturra. Sutan jarri eta, isurkaria bor-bor hasi orduko, erantsiko ditugu berberetxoak. Kazola tapa dezagun ondoren. Minutu batzuen buruan erretiratuko ditugu zabaldutako berberetxoak. Perrexila gainetik hautseztatu eta hoztu aurretik jango ditugu.

Egoste salda arrain zopa edo arraina saltsan egiteko gordeko dugu, nahi bezala, baina ez arren bota!

Berberetxoak lurrunean

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

BERBERETXOAK TOMATEAREKIN

Berberetxoak tomatearekin

Berberetxoak tomatearekin –  Osagaiak 2 Kg berberetxo Litro laurdena ardo zuri Oliba olio Kaienako pipermina, mutur bat 6 baratxuri ale, pikatuak 4 tipulin, pikatuak Litro bat tomate saltsa Perrexil xehatua   Errezeta Ur zurrusta hotzaren …

Berberetxoak eskabetxean

Berberetxoak eskabetxean

Berberetxoak eskabetxean –  Osagaiak 2 kg berberetxo, uretan garbituak 20 koilarakada ardo zuri 2 tipulin eder, zerrendatan moztuak 8 baratxuri xister, osorik Erramua, hosto fresko bat 10 koilarakada oliba olio Piperbeltza, ale batzuk Koilarakada bat …

sukaldean-fondo0

Berberetxoak saltsa berdean

Osagaiak  2 kg berberetxo 3 baratxuri ale, pikatuak Litro laurdena ur 5 koilarakada oliba olio birjina Perrexil pikatua Irina, ximiko bat Zorrotada bat ardo zuri Errezeta Kazola zabal apal batean jarriko dugu baratxuri xehatua eztitzen. …