Menua

Behi saiheskia saltsan

  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Osagaiak

  • 2 kg behi saiheski, zatitua
  • 4 baratxuri ale, pikatuak
  • 2 porru, pikatuak
  • 2 tipulin, pikatuak
  • 8 koilarakada tomate saltsa
  • Baso bete ardo zuri
  • Oliba olioa
  • Litro bat salda edo ur
  • Gatza

Errezeta

Oliba olioa kazola zabal batean isuri eta su ertainean axaletik frijitzen ipiniko ditugu saiheski zatiak, gatza eman ondoan. Utzi egingo diegu alde guztietatik gorri daitezen arte.

Horren ostean, sua eztitu eta gainera isuriko ditugu barazki guztiak, eta frijitzen utziko ditugu, erre gabe betiere, 10 bat minutuan. Ardo zuria isuri eta lurrintzen utziko dugu istant batzuk. Orduan erantsiko dugu tomate saltsa, buelta batzuk eman eta isuri egingo dugu ondoren salda edo ura. Su eztian egiten utziko dugu guztia, ordu pare batean, ongi xamurtu eta saltsa saiheski puskei itsats dakien arte, saldatsua ez baitzaigu geratu behar.

Hondoa lehor dagoela eta haragia oraindik ez dela egin ikusten badugu, ur gehiago isuriko dugu. Uzkurtu eta hezurretik erraz bereizten denean, orduantxe egongo da haragia egina. Jan aurretik, patata frijitu lauki batzuk edo txanpinoi salteatuak erantsi ditzakegu saiheskiaren hornigai gisa. Patata purearekin zerbitzatzen badugu, bikaina egongo da benetan.

 

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

sukaldean-fondo0

Txerri azpizunak saltsan

Osagaiak 3 edo 4 txerri azpizun, erdi tamainakoak eta puska handitan moztuak 4 baratxuri ale, osorik 2 azenario, xerratan moztuak 2 porru, pikatuak 2 tipulin, pikatuak Baso erdia ardo zuri 6 koilarakada tomate saltsa Ezkaia, …

sukaldean-fondo0

Txerri muinak egosteko era

Beharrezkoak 8 txerri muin Baratxuri-buru baten aleak, azala eta guzti Porru bat, pikatua Tipulin bat, pikatua Perrexil adaxka batzuk Xorta bat oliba olio Xorta bat sagardo-ozpin Ura eta gatza Errezeta Muinak uretan pasa eta beratzen …

sukaldean-fondo0

Eltzekaria nola egin

Osagaiak Porru bat 2 azenario Arbi bat Tipula bat, iltze usaintsu bat ziztaturik duela Baratxuri-buru bat 10 koilarakada oliba olio 2 hanka hezur eta 2 belaun hezur 200 g txerri saiheski 200 g txerri urdai …

Txerri txuletak tipula saltsan

Txerri txuletak tipula saltsan

Txerri txuletak tipula saltsan –  Osagaiak 4 txerri txuleta 3 tipula, zerrenda mehetan moztuak 4 baratxuri ale Oliba olioa 2 baso arrain salda edo ur Xorta bat ardo zuri Gatza Perrexila Txerri txuletak tipula saltsan Errezeta …

ARKUME TXULETAK Joselu Blanco

Txerri txuletak aranekin

Osagaiak 8 txerri txuleta ertain 20 aranpasa, hezurrik gabe eta ordu batzuetan ardo beltzean beratuak Limoia, azal bat Baso erdia esnegain urtu Oliba olioa eta gatza Perrexil pikatua Txerri txuletak aranekin Errezeta Gutxienez bi txandatan …