Menua

Banana tarta mahaspasekin

  • Banana tarta mahaspasekin
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Banana tarta mahaspasekin – 

Osagaiak

  • Tarta molde bat, labean berotutako masa hautsi fin-finaz estalia, hotza
  • 5 banana, zurituak, dadotan moztuak
  • Korintoko mahaspasak, eskutada bat (sobera lehor baleude, zenbait orduz eduki beratzen Calvados-etan)
  • Zurrusta bat Calvados (edo horrelako beste pattar bat: rona, cognac, armagnac)
  • Gurin puska eder bat
  • Koilarakada bat azukre
  • Bainila leka bat, irekia eta aletua
  • 55 g irin
  • 45 g almendra hauts

Banana tarta mahaspasekin

Errezeta

  1. Azukrea, zartagin batean su eztian, karamelu bihurtu dadila eta kolore horixka-gorrixka hartzen duenean gurina gehitu, azukre beroarekin bat egin dezan. Orduan agudo erantsi banana dadoak eta bainila leka irekia eta bere aleak, uneoro zartaginari eragiteari utzi gabe.
  2. 5 bat minutu pasatuta horrela, alkohola gehitu, su har dezala utzi eta bertara irauli mahaspasak, banana salteatuen zaporea har dezan denak.
  3. Sutatik baztertu padera eta dena katilu batean sartu.
  4. Hozten denean, bainila leka kendu, beste zerbaitetarako behar badugu ere, eta egin dugun nahastura tarta-oinarri batean jarriko dugu, koilararen sabelaldearekin hedatuz.

Bizkitartean almendra orea prestatuko dugu…

  1. Irinarekin 55 g, azukre eta almendra txikituak nahasi eta, azkenean, 45 g gurin biguna gehitu, baina erne, bigun, ez urtua. Behatz-mamiekin nahasi hondartzako harea finaren itxura hartu arte.
  2. Harea horrekin moldearen hondoan jarritako banana eta pasak estali eta labean edukiko dugu tarta, 190 graduan, 30 bat minutuz, tartaren gainaldea gorritzen den arte, kolore polita izan arte.
  3. Behin hoztutakoan, parparrean bota azukre hautsa gainetik eta izozki oso krematsu batekin batera zerbitzatu.
Banana tarta mahaspasekin

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

banana-split

Banana split

Banana split Osagaiak Banana heldu bat Bainila, txokolate eta marrubi izozkia Txokolate saltsa Esnegaina, harrotua Errezeta Bitan zatituko eta erretilu txiki batean ipiniko dugu banana heldua. Hiru izozki-bolak jarriko ditugu haren gainetik, zeinak bere zapore …

sukaldean-fondo0

Bakailao eta mahaspasa enpanada

Osagaiak Kg bat irin Ura, litro erdia inguru 800 g gurin 4 tipulin handi, zerrendatan moztuak dl erdia oliba olio Ximiko bat piperrauts gozo 2 baratxuri-ale, pikatuak 2 koilarakada bete perrexil xehatu Gatza 750 g …

Banana plum cake

Banana plum cake

Banana plum cake –  Osagaiak Kg erdi banana, helduak eta zurituak 175 g gurin guri 125 g irin 125 g azukre-hauts 2 arrautza Ximiko bat legamia-hauts Koilarakada bat ezti Gatza, ximiko bat Banana plum cake Errezeta …

Hur eta kakao pattarra

Hur eta kakao pattarra

Hur eta kakao pattarra –  Osagaiak 500 g esne 500 g esnegain likido 300 g hur-praline Kakao hautsa, 4 koilarakada txiki 150 g hur pattar … Errezeta Eltze batera esnea eta esnegaina bota, eta irakitan …

Kardua arbendolekin

Kardua arbendolekin

Kardua arbendolekin –  Osagaiak Kardu bat gordinik Ura Gatza 2 baratxuri ale, xehatuak 2 koilarakada oliba olio Eskukada txiki bat arbendol edo almendra, txigortuak eta xerratan moztuak 2 koilaratxokada irin Kardua_egosi den salda, edontzi handi …