Banana errea papillotean
- Errezeta
- Bidali iruzkina
Banana errea papillotean –
Osagaiak
- 8 banana eder, azala kenduta
- Gurin biguna, puska polit bat
- 4 koilarakada azukre
- Bainila leka bat, bitan irekia eta aletua
- Ron tanta batzuk, edo gustuko beste pattar bat
- Sulfuroztatutako edo aluminiozko paper orri handi bat
Banana errea papillotean
Errezeta
Papera bitan zatitu behar bagenu bezala jokatuko dugu, baina egin gabe. Bi alde horietako bat gurinaz oparo igurtzi. Bananak zuritu eta gurinaren gainean utziko ditugu. Gero azukrea eta bainila leka par-par bota bananen gainera. Rona edo hautatu dugun pattarra ere botako diegu gainetik.
Aluminiozko paper orria tolestu eta ertzak itxi, tolesdura eginez, gutun-azal bat bailitzan, ireki ez dakigun. Paper-papillotea labeko erretilu batean paratu eta labean sartu 40 minutuan egon dadin 200 graduan. Zerbitzatzeko, tentu handiz ireki papera, barrenetik aterako den lurrinarekin ez erretzearren. Fruta pixka bat epeldu denean, izozki goxo batekin edo jogurt greziar krematsuarekin batean zerbitzatuko dugu.