Menua

Bakailaoa Club Ranero eran

  • Bakailaoa Club Ranero eran
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Bakailaoa Club Ranero eran – 

Osagaiak

  • 4 puska bakailao beratu eta lehor, 250 g bakoitzak
  • Oliba olioa, gradu batekoa (1º), puskak ongi estaltzeko moduan
  • 8 baratxuri ale, osorik
  • Kaienako pipermina, mutur bat
  • 10 koilarakada barazki pisto, dagoeneko maneatua

Bakailaoa Club Ranero eran

Errezeta

bakailaoaBilbonBakailao puskak ongi sartuko diren kazola batean isuriko dugu olioa eta gaineratuko ditugu baratxuri aleak eta pipermina. Su eztian edukiko dugu kazola, baratxuriak potxatzen eta kolorea hartzen hasi direla sumatu arte. Su ezti-eztian, 30 bat minutuan. Atera, xukatu eta gordeko ditugu baratxuriak, olioak kazolan dirauen bitartean. Olioa epel dagoela kazolaratuko ditugu bakailao puskak, azala gora, eta ezti-ezti gozatzen utziko ditugu 8 bat minutuan. Sutatik aterako dugu ondoren kazola.

Ongi xukatu ondoan, arestian erabilitakoaren antzeko kazola batean jarriko dugu bakailaoa, baina olio xorta batez (lehen erabilitako olioa bideratuko dugu berriro). Kazola su eztian jarri eta leunkiro eragingo diogu kazolari, arian-arian arrainaren gelatina olioa loditzen joan dadin. Horitu egingo zaigu saltsa. Hori lortutakoan, olio epela erantsiko dugu aldiro, eta maionesa baten moduan landuko dugu pixkana-pixkana olio-saltsa, pil-pilean betiere. Ongi oratu behar dugu saltsa, baina arras loditu gabe. Pisto beroa erantsi eta ongi nahasiko dugu ondoren olio-saltsarekin. Pil-pilean jarri eta mahairako prest edukiko dugu bakailaoa.

Bakailaoa Club Ranero eran

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

sukaldean-fondo0

Bakailaoa tomate eta piperrekin

Osagaiak 4 bakailao solomo beratu, 200 g bakoitzak 4 pipermorro gorri, erreak, zurituak eta zerrendatan moztuak 4 baratxuri ale Tipulin bat, pikatua 6 tomate umo, pikatuak Xorta bat ardo zuri 12 koilarakada oliba olio Ximiko …

sukaldean-fondo0

Bakailao eta mahaspasa enpanada

Osagaiak Kg bat irin Ura, litro erdia inguru 800 g gurin 4 tipulin handi, zerrendatan moztuak dl erdia oliba olio Ximiko bat piperrauts gozo 2 baratxuri-ale, pikatuak 2 koilarakada bete perrexil xehatu Gatza 750 g …

sukaldean-fondo0

Bakailaoa tomatearekin

Osagaiak 4 bakailao solomo beratu, 200 g bakoitzak 4 baratxuri ale Tipulin bat, pikatua 6 tomate umo, pikatuak Xorta bat ardo zuri 12 koilarakada oliba olio Ximiko bat irin Errezeta Kazola batean 5 koilarakada olio …

sukaldean-fondo0

Bakailao patea

Osagaiak 750 g bakailao haragi fresko, hezur eta azalik gabe. Bakailao ketua, 3 xerra Bi baso bete esnegain urtu 150 g gurin 2 tipulin, xehetuak Zorrotada bat Xerez ardo Piperbeltz eho berria eta gatza Errezeta …

sukaldean-fondo0

Bakailao freskoa irin-arrautzeztatua tipula eta piperrekin

Osagaiak 4 bakailao solomo beratu, 220 g bakoitzak Ximiko bat irin Arrautza joa 3 tipula, zerrenda mehetan moztua 12 piper berde, zerrendatan moztua 4 baratxuri ale Oliba olioa Gatza Errezeta Kazola zabal batean ipiniko ditugu …