Menua

Bakailao freskoa irin-arrautzeztatua tipula eta piperrekin

  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Osagaiak

  • 4 bakailao solomo beratu, 220 g bakoitzak
  • Ximiko bat irin
  • Arrautza joa
  • 3 tipula, zerrenda mehetan moztua
  • 12 piper berde, zerrendatan moztua
  • 4 baratxuri ale
  • Oliba olioa
  • Gatza

Errezeta

Kazola zabal batean ipiniko ditugu tipulak, gatza eta oliba olioa. Su eztian jarri eta 45 bat minutuan edukiko ditugu gozatzen, gorritu arte. Padera batean olio ugari isuri eta su bizian frijituko ditugu piper berdeak baratxuriekin batera (osorik eta zuritu gabe). Xukatu eta gatz pixka bat emango diegu piperrei.

Irinetan igurtziko ditugu bakailao puskak, soberakina erretiratuz. Arrautza jo eta hartan bustiko ditugu ondoren puskak. Padera batean olio ugari isuri eta su bizi-bizian dagoela sartuko ditugu bakailao puskak. Lodieraren arabera, bizpahiru minutuan edukiko ditugu frijitzen, erretzen utzi gabe. Xukadera batez irauliko ditugu aldiro-aldiro, azal gorri kurruxkariaren barruan haragi mamitsua gorde dadin. Ez dakigula arraina lehortu. Atera eta paper-orri baten gainean xukatuko dugu.

Tipula beroa hondoan jarriko dugu eta bakailao frijitua haren gainean. Piper-zerrenda frijituez estaliko ditugu azkenik bakailao puskak.

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

sukaldean-fondo0

Saltsa azkarra

Saltsa azkarra –  Osagaiak 2 kg tomate umo 3 tipula eder, pikatuak Kaienako pipermin bat Oliba olioa Ximiko bat azukre Tanta batzuk tabasko Gatza Errezeta Olioa kazola batean isuri eta tipulak frijituko ditugu hartan, 35 …

sukaldean-fondo0

Atuna piperrekin

Osagaiak 4 atun solomo lodi, hezur eta azalik gabe, 220 g bakoitzak Ximiko bat irin 12 piper berde, zerrendetan moztuak 4 baratxuri ale Oliba olioa Gatza Errezeta Padera batean olio ugari isuri eta su bizian …

sukaldean-fondo0

Bakailao freskoa irin-arrautzeztatua

Osagaiak 4 solomo bakailao fresko, 220 g bakoitzak Ximiko bat irin Arrautza joa Oliba olioa Gatza Errezeta Irinetan igurtziko ditugu bakailao puskak, soberakina erretiratuz. Arrautza jo eta hartan bustiko ditugu ondoren puskak. Padera batean olio …

brokolia

Brokoli egosia bakailao eta baratxuri saltsarekin

Brokoli egosia bakailao eta baratxuri saltsarekin –  Osagaiak Brokoli eder bat edo bi ertain 4 baratxuri ale, xerratan moztuak 8 koilarakada oliba olio Ximiko bat piperrauts gozo Eskukada handi bat bakailao geza, beratua eta zati …

urraburua labean

Urraburua labean tipula, patata eta tomatearekin

Urraburua labean tipula, patata eta tomatearekin Osagaiak Urraburu eder bat, 4 lagunentzako modukoa edo bi ertain, ezkata, errai eta alboko hezurrik gabe Baso erdi bat ardo zuri 6 koilarakada oliba olio 4 baratxuri xister, xerratan …