Menua

Azenario marmelada

  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Osagaiak

  • 375 g azenario, zurituak
  • 375 g azukre
  • 10 koilarakada ur
  • Limoi erdi bat
  • Laranja erdi bat

Errezeta

Zuritu eta pisatu ondoren, lodi arraspatuko ditugu azenarioak. Bestalde, birrindu egingo ditugu limoi eta laranja erdien azalak, eta zukua aterako diegu haien mamiei. Gai guztiak eroso sartuko diren kazola batean, geruzetan ipiniko ditugu azenario arraspatua eta azukrea, txandaka antolaturik, eta ordena berean hautseztatu eta isuriko ditugu azal birrinduak eta zukuak. Azkenik, gutxienez hamabi orduan edukiko dugu guztia hotzean, ongi tapaturik.

Epe horren ostean, su eztian jarriko dugu geruza-nahastura kazola batean. Ura erantsi eta luzaro utziko diegu gaiei egosten, konfituraren itxura hartu arte. Bi ordu egingo dute gutxienez, su ezti-eztian, karamelu-kolorea hartzen utzi gabe. Potetan sartuko dugu marmelada ondoren, eta hozkailuan gorde.

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

piku mermelada

Piku marmelada

Piku marmelada –  Osagaiak 3 kg piku, ongi onduak eta garbiak 250 g azukre beltz 12 koilarakada ur 2 koilarakada, zopakoak, ron zaharra Piku marmelada Errezeta Zuhaitzarekin lotzen dituen txorten gogorra eta beste edozein hosto …

Almibarra

Almibarra

Almibarra saltsa gozo oinarrizko oso erabilia da gozogintzan eta geuk nahi bezalako lodiera emanen diogu, ia-ia ur izatetik, lika edo pegamendu moduko bat izateraino. Honen bitartez busti ahal izango ditugu, adibidez, bizkotxo-xafla batzuk, haietaz egingo …

marrubi-mermelada

Marrubi marmelada

Marrubi marmelada –  Osagaiak 1,5 kg marrubi, garbiak, txortenik gabe 300 g azukre 10 koilarakada limoi zuku Bainila adaxka bat, ireki eta aletua Errezeta Kazola batean ipiniko ditugu marrubi guztiak, laurdenetan zatitu ondoan. Azukrea, bainila …

Gazta tarta piku marmeladarekin

Gazta tarta piku marmeladarekin

Gazta tarta piku marmeladarekin –  Osagaiak Hondoa prestatzeko: 2 arrautza 100 g gurin guri, pomadan 100 g azukre 100 g pastel-irin ahul Ximiko bat legamia hauts Betegarria prestatzeko: 3 terrina gazta fresko, San Millan edo …

Tipula marmelada

Tipula marmelada

Tipula marmelada –  Osagaiak 10 tipula eder Koilaratxokada bat gurin 2 koilarakada azukre 10 koilarakada oliba olio 8 koilarakada handi granadina Gatza Errezeta Zerrenda mehetan moztuko ditugu tipulak, kontu handiz. Tipulak eroso sartuko zaizkigun kazola …