Azalore purea
- Errezeta
- Bidali iruzkina
- Antzeko errezetak
Azalore purea –
Osagaiak
- 600 g azalore
- Gurin hotza, dadotan, 280 g
- Gatza
Azalore purea
Errezeta
Eltze batean ur asko jarri, gatzarekin, sutan. Azaloreari hosto berdeak kendu eta zuztarra moztu. Adaxkak askatu eta urarekin garbituko ditugu. Pixka bat xukatu baina erabat lehortu gabe, eta ur irakinetan egos daitezela 15 minutuan. Mikrouhinen labean ere egin genezake, indar bete-betean, adaxka guztiak gopor batean sartuz. Goporra estali eta 10 minutuz izan mikrouhinen labean. Ur irakinetan edo labean, behar den denbora iraganik, labana txiki batekin, ziurtatu azalorea egosia ote dagoen, labana-ahoa aise sartzen den probatuz. Egosia baldin badago, ura kenduta, irabiagailu baten basora irauli. Bertara gehitu gurin dadoak eta gatz pixka bat eta bizi-bizi irabiatuko dugu, harik eta pure krematsu, fin eta goxoa lortzen dugun arte. Epeldu edo hozten bazaigu, mikrouhinen labean berotzea daukagu segundo batzuez.
Azalore purea
Azalore eta brokoli egosia bakailao eta olio errearekin
Azalore eta brokoli egosia bakailao eta olio errearekin – Osagaiak Azalore eder bat Brokoli pare bat 4 baratxuri ale, xerratan moztuak 8 koilarakada oliba olio Ximiko bat piperrauts gozo Eskukada handi bat bakailao geza, beratua …
Azalore egosia
Azalore egosia – Osagaiak Azalore eder bat Oliba olio birjina edo gurina Gatza Errezeta Eltze batean, ur ugari jarriko dugu irakiten, gatz pixka batekin. Azalorea garbituko dugu ondoren, hosto berdeak kendurik. Zuztarra moztu eta mulkoak …
Bakailaoa patata, azalore eta olio errearekin
Bakailaoa patata, azalore eta olio errearekin – Osagaiak 4 puska bakailao beratu eta lehor, 250 g bakoitzak Kg bat patata, erdi tamainakoak, zurituak eta xerra loditan moztuak Azalore bat 10 koilarakada oliba olio Tipulin bat, …
Azalore egosia olio errearekin
Azalore egosia olio errearekin – Osagaiak Azalore eder bat 4 baratxuri ale, xerratan moztuak 8 koilarakada oliba olio Ximiko bat piperrauts gozo Gatza Azalore egosia olio errearekin Errezeta Eltze batean, ur ugari jarriko dugu irakiten, …
Azalore egosia patata eta baratxuriarekin
Azalore egosia patata eta baratxuriarekin – Osagaiak Azalore eder bat 4 patata ertain, zurituak 4 baratxuri ale, xerratan moztuak 8 koilarakada oliba olio Gatza Azalore egosia patata eta baratxuriarekin Errezeta Eltze batean, ur ugari jarriko …