Menua

Azalore purea

  • Azalore purea
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Azalore purea – 

Osagaiak

  • 600 g azalore
  • Gurin hotza, dadotan, 280 g
  • Gatza

Azalore purea

Errezeta

Eltze batean ur asko jarri, gatzarekin, sutan. Azaloreari hosto berdeak kendu eta zuztarra moztu. Adaxkak askatu eta urarekin garbituko ditugu. Pixka bat xukatu baina erabat lehortu gabe, eta ur irakinetan egos daitezela 15 minutuan. Mikrouhinen labean ere egin genezake, indar bete-betean, adaxka guztiak gopor batean sartuz. Goporra estali eta 10 minutuz izan mikrouhinen labean. Ur irakinetan edo labean, behar den denbora iraganik, labana txiki batekin, ziurtatu azalorea egosia ote dagoen, labana-ahoa aise sartzen den probatuz. Egosia baldin badago, ura kenduta, irabiagailu baten basora irauli. Bertara gehitu gurin dadoak eta gatz pixka bat eta bizi-bizi irabiatuko dugu, harik eta pure krematsu, fin eta goxoa lortzen dugun arte. Epeldu edo hozten bazaigu, mikrouhinen labean berotzea daukagu segundo batzuez.

Azalore purea

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Azalore zopa

Azalore zopa

Azalore zopa –  Osagaiak Azalore eder bat Litro erdia ur Litro erdia esnegain urtu Haragi-salda, pastilla bat 100 g gurin Gatza Azalore zopa Errezeta Azalorea garbituko dugu lehenik, hosto berdeak kendurik. Zuztarra moztu eta mulkoak …

Azalore egosia patata eta baratxuriarekin

Azalore egosia patata eta baratxuriarekin

Azalore egosia patata eta baratxuriarekin –  Osagaiak Azalore eder bat 4 patata ertain, zurituak 4 baratxuri ale, xerratan moztuak 8 koilarakada oliba olio Gatza Azalore egosia patata eta baratxuriarekin Errezeta Eltze batean, ur ugari jarriko …

Azalore eta brokoli egosia

Azalore eta brokoli egosia bakailao eta olio errearekin

Azalore eta brokoli egosia bakailao eta olio errearekin –  Osagaiak Azalore eder bat Brokoli pare bat 4 baratxuri ale, xerratan moztuak 8 koilarakada oliba olio Ximiko bat piperrauts gozo Eskukada handi bat bakailao geza, beratua …

Azalore egosia olio errearekin

Azalore egosia olio errearekin

Azalore egosia olio errearekin –  Osagaiak Azalore eder bat 4 baratxuri ale, xerratan moztuak 8 koilarakada oliba olio Ximiko bat piperrauts gozo Gatza Azalore egosia olio errearekin Errezeta Eltze batean, ur ugari jarriko dugu irakiten, …

Azalore egosia

Azalore egosia

Azalore egosia –  Osagaiak Azalore eder bat Oliba olio birjina edo gurina Gatza Errezeta Eltze batean, ur ugari jarriko dugu irakiten, gatz pixka batekin. Azalorea garbituko dugu ondoren, hosto berdeak kendurik. Zuztarra moztu eta mulkoak …