Menua

Aza patatekin

  • Aza patatekin
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Aza patatekin – 

Osagaiak

  • Aza bat
  • 2 patata eder
  • 15 koilarakada oliba olio
  • 4 baratxuri ale, xerratan
  • Gatza

Aza patatekin

Errezeta

Bitan egingo dugu aza. Erdiko zuztarra kendu eta hostoak askatuko ditugu. Ahal neurrian kenduko diegu hostoei erdialdeko zurtoina eta ur ugari jarriko dugu ondoren irakitan, gatz pixka batekin. Hostoak garbitu, lehortu eta zatitu egingo ditugu ondoren, zati ertainetan. Ur irakitan sartuko ditugu eta 20 minutuan edukiko ditugu egosten, eltzea tapatu gabe. Denbora hori igarotakoan erantsiko ditugu patatak, zurituak eta puska handitan, eta beste 20 minutuan edukiko dugu guztia egosten. Xukatu eta eltze batean edukiko ditugu aza eta patatak.

Bitartean, baratxuri-olio errea prestatuko dugu padera batean: baratxuriak gorritu direnean, isuriko dugu olio errea aza eta pataten gainean. Gatz pixka bat emango dugu, behar izanez gero.

Aza patatekin

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

patata kroketak

Patata kroketak

Patata kroketak Osagaiak 110 g gurin 110 g irin litro erdia esne litro erdia esnegain kilo erdia patata-mami uretan gatzarekin egosia … Errezeta Lehenik ohiko bexamel bat egingo dugu, irina gurinarekin maneatuz. Irakiten utziko ditugu …

Patatak labean gurin eta baratxuriarekin

Patatak labean gurin eta baratxuriarekin

Osagaiak 10 patata handi Oliba olio pittin bat 2 baratxuri-buru, azal eta guzti ezkai adaxka 1 150 g gurin Gatza Errezeta Patatak zuritu eta zati loditan moztu, luzetara. Patata bakoitza gutxi gorabehera, lodieraren arabera, 8 …

Aza shangai eran

Aza shangai eran

Aza shangai eran –  Osagaiak 500 g aza hosto, zerrenda mehetan zatitua 2 eskukada Malagako mahaspasa, uretan beratuak lehor baleude 4 koilarakada oliba olio Piperrautsa, koilarakadatxo bat Gatza Aza shangai eran Errezeta Gaiak hondoan itsatsiko …

Aza odolki errearekin

Aza odolki errearekin

Aza odolki errearekin –  Osagaiak 2 tipula-odolki Aza bat 8 koilarakada oliba olio 4 baratxuri ale, xerratan Gatza Aza odolki errearekin Errezeta Bitan egingo dugu aza. Erdiko zuztarra kendu eta hostoak askatuko ditugu. Ahal neurrian …

Patata gainerreak kremarekin

Patata gainerreak kremarekin

Patata gainerreak kremarekin –  Osagaiak 1’5 kg patata Perrexil sorta bat Apio adaxka bat Limoi azal bat, liztariz lotuak Litro bat esne Esnegaina, litro laurdena Gazta arraspatua, 150 g Baratxuri ale bat, erdibitua Gatza eta …