Menua

Atuna plantxan baratxuri-olioarekin

  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Osagaiak

  • 4 atun solomo, hezur eta azalik gabe, 220 g bakoitzak
  • 6 koilarakada oliba olio
  • 4 baratxuri xister, zerrendatan moztuak
  • 3 koilarakada sagardo-ozpin
  • Perrexil txikitua
  • Gatza

Errezeta

Gatza bi aldeetatik eman eta padera batean jarriko ditugu atun solomoak su bizian, oliba olio pixar batekin. 4 bat minutuan edukiko ditugu su bizi horretan. Erretiratu egingo ditugu, lehor ez daitezen.

Padera garbitu, olioa isuri eta hartan gorrituko ditugu baratxuri xerrak. Sagardo-ozpina isuriko dugu ondoren, erne zipriztinekin!, eta segundo batzuetan irakitan eduki ondoren gaineratuko dugu perrexil xehatua. Baratxuri-olioa gainean garaztatu eta mahairako prest edukiko ditugu atun solomoak.

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Poteko atuna

Poteko atuna egonezinentzat

Poteko atuna egonezinentzat –  Osagaiak 2 kg atun, xerra oso loditan “arra erdikoak“ moztua Ura Gatz larria Errezeta Kazola oso zabal batean jarriko dugu ura irakiten. Gatz larria erantsiko dugu, ugari erantsi ere, ura gazi …

Marmitakoa2

Atun marmitakoa

Atun marmitakoa >  Osagaiak Atunaren azalak eta hezurrak, kg erdia inguru 8 koilarakada handi oliba olio birjina estra 2 azenario, xerretan moztua 2 baratxuri ale Tipula bat, zatitua Porru bat, zatitua Ura Pipermorro gorri bat …

Atun ogitartekoa

Atun ogitartekoa

Atun ogitartekoa –  Osagaiak Opil bat, bitan irekia Lata txiki bat hegaluze oliotan, ongi xukatua eta zatitan bereizia Piper gorriak edo berdeak, erreak, zurituak, zerrendatan moztuak eta oliotan, baratxuri ale gordin batekin, edukiak Errezeta Oliba …

Javier Lastras

Atuna tipularekin

Atuna tipularekin –  Osagaiak 4 atun solomo lodi, hezur eta azalik gabe, 220 g bakoitzak Ximiko bat irin 6 tipula, zerrenda mehetan moztuak 4 baratxuri ale Oliba olioa Xorta bat ardo zuri Gatza Atuna tipularekin …

Entsalada Errusiarra

Entsalada errusiarra

Entsalada errusiarra –  Osagaiak 4 azenario 3/4 kg patata 3 arrautza Ilar fin-finak, pote txiki bat Artoa, lata txiki bat Hegaluze ongi hautatua, oliotan edo ozpinetan kontserbatua, puska bat 1/4l maionesa, norberak egina, ez oso …