Menua

Poteko atuna egonezinentzat

  • Poteko atuna
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Poteko atuna egonezinentzat – 

Osagaiak

  • 2 kg atun, xerra oso loditan “arra erdikoak“ moztua
  • Ura
  • Gatz larria

Errezeta

Kazola oso zabal batean jarriko dugu ura irakiten. Gatz larria erantsiko dugu, ugari erantsi ere, ura gazi dadin. Sua eztituko dugu irakiten hasi orduko, borborrik egon ez dadin. Orduan sartuko ditugu atun puskak. Ura berriro irakiten hasi denetik, 4 minutuan edukiko dugu atuna egosten. Sutatik atera eta ordubetean edukiko dugu atuna ur berean pausatzen, ukitu gabe. Xukatu eta azala, hezurrak eta beltzuneak kenduko dizkiogu atunari.

Zatar idor batez lehortu eta oliba olio birjinaz estaliko ditugu ondoren. Kontserba esterilizatu bat ez denez, haren bizia ez da horren luzea, baina gutxienez aste betez eutsiko dio hozkailuan, ongi tapatuta. Kontserba modu tradizionalaren arabera egin balitz bezala erabiliko dugu atun hau.

Poteko atuna egonezinentzat

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

sukaldean-fondo0

Atuna plantxan baratxuri-olioarekin

Osagaiak 4 atun solomo, hezur eta azalik gabe, 220 g bakoitzak 6 koilarakada oliba olio 4 baratxuri xister, zerrendatan moztuak 3 koilarakada sagardo-ozpin Perrexil txikitua Gatza Errezeta Gatza bi aldeetatik eman eta padera batean jarriko …

Atuna perretxiko saltsan

Atuna perretxiko saltsan

Atuna perretxiko saltsan –  Osagaiak 4 atun solomo lodi, hezur eta azalik gabe, 220 g bakoitzak Ximiko bat irin 3 tipulin bat, zerrenda mehetan moztuak 2 eskukada perretxiko garbi, xerratan moztuak (barrengorriak, onddoak, perretxikoak) 2 …

Atun tartarea

Atun tartarea

Atun tartarea –  Osagaiak 1/2 kg atun edo hegalabur, azal eta hezurrik gabe, labanaz dado txikitan moztua 2 abokat heldu, dadotan moztua Tipulin bat, pikatua eta ondoren uretan garbitua (iragazkian ongi xukatua) Perrexila, pikatua Pixar …

Hegaluzea pistoarekin

Atuna pistoarekin

Atuna pistoarekin – Osagaiak 4 atun solomo lodi, hezur eta azalik gabe, 220 g bakoitzak 4 baratxuri ale Kg erdia barazki-pisto, dagoeneko maneatua 3 koilarakada oliba olio Ximiko bat irin Xorta bat ardo zuri Atuna …

sukaldean-fondo0

Atuna eskabetxean

Osagaiak 1,5 kg atun, garbi domina lodietan moztua (hobe isats aldekoak badira, samurragoak baitira) Irina eta frijitzeko olioa 2 tipulin eder, zerrendatan moztuak Porru bat, xerratan 8 baratxuri xister, osorik Erramua, hosto fresko bat 4 …