Menua

Atuna eskabetxean

  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Osagaiak

  • 1,5 kg atun, garbi domina lodietan moztua (hobe isats aldekoak badira, samurragoak baitira)
  • Irina eta frijitzeko olioa
  • 2 tipulin eder, zerrendatan moztuak
  • Porru bat, xerratan
  • 8 baratxuri xister, osorik
  • Erramua, hosto fresko bat
  • 4 koilarakada tomate saltsa
  • 10 koilarakada oliba olio
  • Koilarakada bat piperrauts gozo
  • Koilarakada erdia piperrauts min
  • Litro erdia oliba olio birjina
  • Litro laurdena sagardo-ozpin
  • Litro laurdena ardo zuri
  • Gatza

Errezeta

Gatza eman, irinetan azaletik pasa eta olio ugarian frijituko dugu atuna. Xukatu eta geroko gordeko dugu.

Kazola handi bat sutan jarri, koilarakada batzuk oliba olio isuri, tipulinak, porrua eta baratxuriak ipini eta, gatz pixka bat eman ondoren, su eztian edukiko dugu dena frijitzen, 10 bat minutuan. Piperrautsa eta erramua gaineratuko ditugu ondoren. Nahasi eta oliba-olio birjina, sagardo-ozpin eta ardo zuriaren txanda izango da hurren. Irakin eta beste 5 bat minutuan utziko dugu dena egosten, ozpinak indarra gal dezan. Sua itzali eta epeltzen utziko dugu ondoren eskabetxea. Une horretan kazolaratuko ditugu atun puskak, lehor ez daitezen. Beste pare bat minutuan edukiko ditugu atun dominak su eztian, irakiten utzi gabe. Sutatik atera eta hozten utziko dugu ondoren guztia.

Hoberena dugu dena prestatu eta jakiari gutxienez 12 orduz epeltzen utzi ostean ohore egitea. Atuna behar bezala bustiko da ordurako zuku horretan. Patata egosi batzuk izan daitezke lagungarri ona: eskabetxearen barazki eta zukuarekin onduko ditugu, gatz pixka batekin.

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

sukaldean-fondo0

Atuna piperrekin

Osagaiak 4 atun solomo lodi, hezur eta azalik gabe, 220 g bakoitzak Ximiko bat irin 12 piper berde, zerrendetan moztuak 4 baratxuri ale Oliba olioa Gatza Errezeta Padera batean olio ugari isuri eta su bizian …

Atun ogitartekoa

Atun ogitartekoa

Atun ogitartekoa –  Osagaiak Opil bat, bitan irekia Lata txiki bat hegaluze oliotan, ongi xukatua eta zatitan bereizia Piper gorriak edo berdeak, erreak, zurituak, zerrendatan moztuak eta oliotan, baratxuri ale gordin batekin, edukiak Errezeta Oliba …

Marmitakoa2

Atun marmitakoa

Atun marmitakoa >  Osagaiak Atunaren azalak eta hezurrak, kg erdia inguru 8 koilarakada handi oliba olio birjina estra 2 azenario, xerretan moztua 2 baratxuri ale Tipula bat, zatitua Porru bat, zatitua Ura Pipermorro gorri bat …

Poteko atuna

Poteko atuna egonezinentzat

Poteko atuna egonezinentzat –  Osagaiak 2 kg atun, xerra oso loditan “arra erdikoak“ moztua Ura Gatz larria Errezeta Kazola oso zabal batean jarriko dugu ura irakiten. Gatz larria erantsiko dugu, ugari erantsi ere, ura gazi …

sukaldean-fondo0

Atun mendrezka errea baratxuri-olioarekin

Osagaiak Atun mendrezka eder bat, osorik eta azal eta hezurrik gabea 6 koilarakada oliba olio 4 baratxuri ale, xerratan 3 koilarakada sagardo-ozpin Perrexil pikatua Gatza Errezeta Alde bietatik gatza eman ondoren, txigortzen jarriko dugu padera …