Menua

Arrautza poxatuak

  • Arrautza poxatuak Jonathan-Lin
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Arrautza poxatuak egiteko era tradizionala sinplea da oso: xorrotada bat ozpin (edo limoi zuku) duen ur irakinetara apurtu arrautza eta goilara batekin forma borobilari eusten saiatu, alferrik izango den arren: arrautza ez zaizu guztiz borobila aterako. Lauzpabost minutu beharko ditu behar duen tornuia ukaiteko. Gero atera sukalde-paper baten gainera, eta saiatu ertzak laban txorrotx batez txukuntzen… Edo ikusi nola egiten dugun geuk hemen jarri dizugun errezetan.

Osagaiak:

  • Arrautzak
  • Ura
  • Gatza
  • Sukaldeko film gardena
  • Haria

Errezeta:

    1. Kikara edo ontzi txiki baten hondoan jarri sukaldean erabiltzeko moduko film gardenezko zati bat, arrautza bilduko duen zorrotxo bat sortzeko bezainbestekoa.
    2. Olio tanto batez igurtzi eta jarri aurrautza bertan. Borobil geratuko zaizu, kikararen hondoari esker.
    3. Gatz apur bat gehitzea aski da, baina, nahi baldin baduzu, atsegin duzun beste edozein gai ere jar diezaiokezu, segun eta arrautza zerekin jan behar duzun.
    4. Bildu filmaren ertzak eta lotu hari edo lokarri batekin, ahalik eta aire gehien kenduz paketetxoari.
    5. Ura irakiten hasten denean, sartu bertara arrautzak eta utzi lau minutuz egosten.
    6. Denbora hori egindakoan, atera zorrotxoak ur berotatik eta ur hotzetan sartu. Behar baduzu, izotza ere gehitu, egosketa kolpetik eteteko.

Haria moztu eta hortxe dituzu arrautza poxatu borobil borobilak.

Kasu!

Arrautza poxatuak mila gauzarekin erabil ditzakezu: ilarrekin, urdaiazpiko apur batekin, zainzuri epel batzuen gainean, patata egosi batzuekin…

Bestalde, badakigu argazkikoak ez direla arrautza poxatu ortodoxoegiak, baina guri arrautza apenas eginda gustatzen zaigu, zuringoa dariola. C’est comme ça, zer egingo diogu ba!

Arrautza poxatuak

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

saltsa holandesa

Saltsa holandesa bizkor eginda

Saltsa holandesa bizkor eginda –  Osagaiak 3 edo 4 arrautza gorringo handi 125 g gurin 2 koilarakada ur Limoi erdiaren zukua Gatza eta piperbeltza Errezeta Bi eratan egin daiteke saltsa hau. Maria bainuan edo bero-termostatoaz …

Mascarpone krema

Mascarpone krema

Mascarpone krema – Osagaiak 2 arrautza oso 160 g azukre 200 g esnegain, harrotua 400 g mascarpone Errezeta Arrautzak azukrearekin nahasi eta bizkor jo. Kontu handiz erantsiko dugu ondoren mascarpone gazta, nahasturak ongi hartu eta …

sukaldean-fondo0

Tipula eta perrexil arrautzopila

Osagaiak 3 tipula eder Koilarakada bat urdai-hirugiharra, dado txikitan moztua 5 koilarakada oliba olio Eskukada oparo bat perrexil, xehatu berria 8 arrautza Gatza *Lau pertsonentzat Errezeta Padera edo kazola zabal batean, tipulak, 4 koilarakada olio …

sukaldean-fondo0

Baratxuri eta perrexil arrautzopila

Osagaiak 8 baratxuri ale, xehatuak 3 koilarakada oliba olio Sorta eder bat perrexil, puska handi xamarretan pikatua 8 arrautza Gatza Errezeta Padera zabal batean, baratxuria eta olioa erantsi eta, su eztian jarriko ditugu berotzen. Arrautzak …

Arrautza frijituak

Arrautza frijituak

Arrautza frijituak Baten batek “besterik ez bada, arrautza frijituk egongo dira” mezprezuz bezala esaten duen bakoitzean, zeru eta infernuetako arima noble guztiak jartzen dira dantzan. Zer dela eta gutxiespen hori? Txanpon txiki bat eskatutakoan, “ez …