Menua

Arraia meuniere eran

  • Arraia meuniere eran
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Arraia meuniere eran – 

Osagaiak

  • 4 arraia edo poxtegu hegal eder, hezurrekin eta azalik gabe
  • Koilarakada bat oliba olio
  • Gurina, zati handi bat
  • 2 limoiren zukua
  • Perrexila, txikitua
  • Irina eta gatza

Errezeta

Gatza emango diegu arraia hegalei. Zartagin handi batean olioa eta gurina jarri eta su eztian jarriko dugu. Gurina apar zuri bat isurtzen hasten denean, utzi pixka batean, baina kontuz, ez dadila erre. Arraiaren hegalak irinetan pasatuko ditugu ondoren, banan-banan, eta frijitzen jarri aurretik, hegalak leun astindu eta soberan duten irina kenduko diegu. Su eztian edukiko ditugu frijitzen, koipea erre ez dadin, horixe baita arrainei gainetik bota behar dieguna. 5 bat minuturen buruan, irauli -binaka egingo ditugu, zartagina zabal samarra bada-, eta beste aldetik edukiko ditugu 4 bat minutuan, mamia hezurretik aise askatzeko moduan dagoela ikusi arte. Zartaginetik atera eta modu berberean jokatuko dugu beste bi arraia hegalekin.

Arraina egindakoan -lehenengo bi arraia_hegalei labealdi bat eman ahal izango diegu mikrouhinetan, berotzeko-, limoi-zukua erantsiko dugu frijitzen erabilitako koipeari, eta segundo batzuez edukiko dugu saltsa sutan murrizten, zukua loditu eta itxura hartu arte. Hondoa marruskatuko dugu ondoren, zartaginean gelditutako hondarra askatzeko. Gurina erantsiko dugu ondoren, mutur gutxi batzuk, eta, zartaginari eragin eta gero, perrexila erruz bota eta gatz pixka bat emango dugu. Zuku mamitsu honetaz garaztatuko ditugu arraia hegal egin berriak.

Escoffier eta Teodoro Bardajiren liburuek diotenez -Parabere markesak ere gauza bera esango du seguruenik-, meuniere saltsak lurrunez egositako patata behar du aldamenean. Guk berriz -kontrakarrean beti gu- zera diogu: nahi duen moduan jan dezala norberak meuniere saltsa, uraza nahiz tomate entsaladarekin, patata frijituekin, brokoli salteatuarekin, eta abarrekin.

Arraia meuniere eran

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Arraia plantxan baratxuri-olioarekin

Arraia plantxan baratxuri-olioarekin

Arraia plantxan baratxuri-olioarekin –  Osagaiak 4 arraia edo poxtegu hegal, hezurrak eta guzti, 300 g bakoitzak 6 koilarakada oliba olio 4 baratxuri xister, zerrendatan moztuak 3 koilarakada sagardo-ozpin Perrexil txikitua Gatza Arraia plantxan baratxuri-olioarekin Errezeta …

Arraia eskabetxean

Arraia eskabetxean

Arraia eskabetxean –  Osagaiak 2 kg arraia hegal, hezurrarekin eta puska ertainetan moztua Irina eta frijitzeko olioa 2 tipulin eder, zerrendatan moztuak Porru bat, xerratan 8 baratxuri xister, osorik Erramua, hosto fresko bat 10 koilarakada …

Arraia erreta patatekin

Arraia erreta patatekin

Arraia erreta patatekin –  Osagaiak 8 arraia edo poxtegu hegal, hezurrekin eta azalik gabe 20 patata berri txiki, uretan azala eta guzti egosiak Baso erdi bat ardo zuri 6 koilarakada oliba olio 4 baratxuri ale, …