Menua

Arraia erreta patatekin

  • Arraia erreta patatekin
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Arraia erreta patatekin – 

Osagaiak

  • 8 arraia edo poxtegu hegal, hezurrekin eta azalik gabe
  • 20 patata berri txiki, uretan azala eta guzti egosiak
  • Baso erdi bat ardo zuri
  • 6 koilarakada oliba olio
  • 4 baratxuri ale, xerratan
  • 3 koilarakada sagardo-ozpin
  • Perrexil xehatua
  • Gatza

Arraia erreta patatekin

Errezeta

Gatza eman eta labeko erretilu batean paratuko ditugu arraia hegalak. Ardo zuria eta oliba olio pixka bat isuriko dugu ondoren. Aldez aurretik 200ºtan berotutako labean sartu eta hantxe edukiko ditugu 25 bat minutuan. Arrainaren zukuaz garaztatuko ditugu aldiro-aldiro arraia hegalak, mamia erdiko hezurretik aise askatzeko moduan dagoela ikusi arte. Heze egongo da beti erretiluaren hondoa, eta ura erantsiko dugu ardoa lurruntzen bada. Egizu kontu kilo bakoitzeko 15 bat minutu egin behar dituela arrainak labean.

Bukaera aldean, arraia ia egin denean, zartagin batean olioa su bizian berotu eta baratxuri xerrak gorrituko ditugu hartan. Txigortu direnean, sagardo-ozpina eta arrain errearen zukuaren parte bat gaineratu eta irakiten edukiko dugu guztia segundo batzuetan. Erne zipriztinekin! Perrexil xehatua erantsi eta baratxuri-olioa garaztatuko dugu erretiluan patata-xerra egosien eta arraia hegalen gainean. Mahairako prest edukiko dugu orduan jakia.

Arraia erreta patatekin

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Arraia eskabetxean

Arraia eskabetxean

Arraia eskabetxean –  Osagaiak 2 kg arraia hegal, hezurrarekin eta puska ertainetan moztua Irina eta frijitzeko olioa 2 tipulin eder, zerrendatan moztuak Porru bat, xerratan 8 baratxuri xister, osorik Erramua, hosto fresko bat 10 koilarakada …

Arraia meuniere eran

Arraia meuniere eran

Arraia meuniere eran –  Osagaiak 4 arraia edo poxtegu hegal eder, hezurrekin eta azalik gabe Koilarakada bat oliba olio Gurina, zati handi bat 2 limoiren zukua Perrexila, txikitua Irina eta gatza … Errezeta Gatza emango …

Arraia plantxan baratxuri-olioarekin

Arraia plantxan baratxuri-olioarekin

Arraia plantxan baratxuri-olioarekin –  Osagaiak 4 arraia edo poxtegu hegal, hezurrak eta guzti, 300 g bakoitzak 6 koilarakada oliba olio 4 baratxuri xister, zerrendatan moztuak 3 koilarakada sagardo-ozpin Perrexil txikitua Gatza Arraia plantxan baratxuri-olioarekin Errezeta …