Menua

Arraia eskabetxean

  • Arraia eskabetxean
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Arraia eskabetxean – 

Osagaiak

  • 2 kg arraia hegal, hezurrarekin eta puska ertainetan moztua
  • Irina eta frijitzeko olioa
  • 2 tipulin eder, zerrendatan moztuak
  • Porru bat, xerratan
  • 8 baratxuri xister, osorik
  • Erramua, hosto fresko bat
  • 10 koilarakada oliba olio
  • 2 iltze usaintsu
  • Koilarakada bat piperrauts gozo
  • Koilarakada erdia piperrauts min
  • Litro erdia oliba olio birjina
  • Litro laurdena sagardo-ozpin
  • Litro laurdena ardo zuri
  • Gatza

Errezeta

Gatza eman, irinetan azaletik pasa eta olio ugarian frijituko dugu arraia. Xukatu eta geroko gordeko dugu.

Kazola handi bat sutan jarri, koilarakada batzuk oliba olio isuri, tipulinak, porrua eta baratxuriak ipini eta, gatz pixka bat eman ondoren, su eztian edukiko dugu dena frijitzen, 10 bat minutuan. Piperrautsa eta erramua gaineratuko ditugu ondoren. Nahasi eta oliba-olio birjina, sagardo-ozpin eta ardo zuriaren txanda izango da hurren. Irakin eta beste 5 bat minutuan utziko dugu dena egosten, ozpinak indarra gal dezan. Sua itzali eta epeltzen utziko dugu ondoren eskabetxea. Une horretan kazolaratuko ditugu arraia puskak, lehor ez daitezen. Beste 5 bat minutuan edukiko ditugu arraia puskak su eztian, irakiten utzi gabe. Sutatik atera eta hozten utziko dugu ondoren guztia.

Hoberena dugu dena prestatu eta jakiari gutxienez 12 orduz epeltzen utzi ostean ohore egitea. Arraia behar bezala bustiko da ordurako zuku horretan. Patata egosi batzuk izan daitezke lagungarri ona: eskabetxearen barazki eta zukuarekin onduko ditugu, gatz pixka batekin.

Arraia eskabetxean

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Arraia meuniere eran

Arraia meuniere eran

Arraia meuniere eran –  Osagaiak 4 arraia edo poxtegu hegal eder, hezurrekin eta azalik gabe Koilarakada bat oliba olio Gurina, zati handi bat 2 limoiren zukua Perrexila, txikitua Irina eta gatza … Errezeta Gatza emango …

Arraia erreta patatekin

Arraia erreta patatekin

Arraia erreta patatekin –  Osagaiak 8 arraia edo poxtegu hegal, hezurrekin eta azalik gabe 20 patata berri txiki, uretan azala eta guzti egosiak Baso erdi bat ardo zuri 6 koilarakada oliba olio 4 baratxuri ale, …

Arraia plantxan baratxuri-olioarekin

Arraia plantxan baratxuri-olioarekin

Arraia plantxan baratxuri-olioarekin –  Osagaiak 4 arraia edo poxtegu hegal, hezurrak eta guzti, 300 g bakoitzak 6 koilarakada oliba olio 4 baratxuri xister, zerrendatan moztuak 3 koilarakada sagardo-ozpin Perrexil txikitua Gatza Arraia plantxan baratxuri-olioarekin Errezeta …