Menua

Arkumea kazolan erreta

  • Arkumea kazolan erreta
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Arkumea kazolan erreta

Osagaiak

  • Arkume erdia (umerria edo bildotsa), pisu bereko lau puskatan zatitua
  • Limoi erdiaren zukua
  • Koilarakada handi bat oliba olio
  • 3 baratxuri ale
  • Baso bete ardo zuri
  • 2 baso bete ur
  • Gatza

Errezeta

  1. Lehenik su gainean jarriko dugu arkume puskak eroso sartuko diren kazola zabal bat, estalkiz hornitua. Oliba olioa isuri eta su eztian gorrituko ditugu hartan arkume zatiak, aurrez gatz emanak. Alde guztietatik gorrituko ditugu, azal ongi txigortu arte, baina haragiari ez koipeari erretzen utzi gabe. Limoi zukua, baratxuri aleak eta ardo zuria erantsiko ditugu ondoren. Tapaz estali eta su eztian egosiko da dena, beti bat.
  2. Lehen 30 minutuetan, hatz bat gainetik egongo da beti ura bildoskitik. Arian-arian gaineratuko den ur honek zuku guztiz zaporetsua eskainiko du. Urritzen ari dela ikusi ahala isuriko dugu ur gehiago. Epe horren bitartean, irauli eta busti egingo ditugu puskak beren zukuan, kolore egokia har dezaten.
  3. 55 minutukoa da, gutxi gora behera, jaki honen maneatze denbora. Azken 10 minutuetan tapatu gabe edukiko dugu kazola eta urritzen utziko diogu hondoan pausaturiko zukuari, haragi puskak bil ditzan.
  4. Pausatzen utziko dugu ondoren guztia, kazola tapaz estalirik, 10 bat minutuan, zerbitzatu aurretik. Entsalada on batekin aurkeztu.

Arkumea kazolan erreta

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Arkume egosi-frijitua

Arkume egosi-frijitua

Arkume egosi-frijitua Osagaiak 1,5 kg esneko arkume (umerri edo bildots), puska txiki xamarretan zatitua 3 baratxuri ale, pikatuak 2 tipulin handi, pikatuak Koilarakada bat perrexil, pikatua Ximiko bat piperrauts min Ale batzuk piperbeltz, xehatuak Xorta …

sukaldean-fondo0

Arkume lepoa saltsan

Osagaiak 2 kg arkume lepo, puska handitan moztua 30 baratxuri, zuritu gabe Porru bat, pikatua Tipulin bat, pikatua Oliba olioa Ura Gatza Errezeta Gatza eman eta, kazola batean oliba olio xorta bat isuri ondoan, alde …

sukaldean-fondo0

Arkume hankak saltsan

Osagaiak 24 arkume-hanka, zuri-zuriak 30 baratxuri ale, zuritu gabe Porru bat, pikatua Tipulin bat, pikatua Litro erdia ardo beltz Oliba olioa Ura Irina eta arrautza joa Gatza Errezeta Gatza eman eta, kazola batean oliba olio …

sukaldean-fondo0

Arkume arandoi ogi-arrautzeztatuak

Osagaiak Kg bat arkume arandoi, garbi eta azalik gabe Oliba olioa 3 baratxuri ale, osorik Irina, arrautza joa eta ogi birrindua Ozpina Gatza Errezeta Gatza eman eta ur ugari jarriko dugu irakiten. Bor-bor hasi orduko …

sukaldean-fondo0

Arroza arkume lepoarekin

Osagaiak 4 koilarakada handi oliba olio birjina Umerri edo esneko arkume baten lepoa, puska txikitan moztua Baratxuri-buru oso bat Tipulin handi bat, pikatua Baso bete ardo zuri 500 g arroz, ale biribilekoa 1,3 l oilasko-salda …