Menua

Arkume besoa erreta

  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Osagaiak

  • 4 arkume beso (umerri edo bildots). 800 g ingurukoa bakoitza
  • 2 baratxuri-buru
  • Baso bete ur
  • Zorrotada bat ardo zuri
  • Gatza

Errezeta

Gatza eman eta gero, erretilu zabal batean ipiniko ditugu arkume besoak, ahoz gora. Baratxuri-buruak erantsi eta ura eta ardoa isuriko ditugu ondoren. Aurrez 200º-ko tenperaturan beroturiko labean sartuko ditugu arkume besoak, eta ordu eta erdian edukiko ditugu han, beren zukuarekin etengabe bustiz. Erretze epearen erdia bete orduko, irauli egingo ditugu besoak beste aldetik egin daitezen. Irauli ondoan, ez da komenigarria haragia berriro bustitzea, bukaeran ongi txigortu eta kraskatsu gera dadin. Erretiluaren hondoak heze behar du beti, ez du lehortu behar; besoak giro hezean erre behar du. Ura edo ardoa erantsiko dugu, beharra sumatu orduko. Beren zukuan eta baratxuriekin zerbitzatuko ditugu arkume besoak.

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Arkumea saltsan patatekin

Arkumea saltsan patatekin

Arkumea saltsan patatekin –  Osagaiak 1,5 kg arkume (umerria edo bildotsa), puska ertainetan zatitua 5 piper txorizero, litro eta erdi ur epelean bi orduz beratuak 3 baratxuri ale, pikatuak 2 tipulin handi, pikatuak 10 koilarakada …

sukaldean-fondo0

Arkume lepoa saltsan

Osagaiak 2 kg arkume lepo, puska handitan moztua 30 baratxuri, zuritu gabe Porru bat, pikatua Tipulin bat, pikatua Oliba olioa Ura Gatza Errezeta Gatza eman eta, kazola batean oliba olio xorta bat isuri ondoan, alde …

sukaldean-fondo0

Arkume aztala saltsan

Osagaiak 8 arkume aztal, garbiak eta hezurrarekin 30 baratxuri, zuritu gabe Porru bat, pikatua Tipulin bat, pikatua Litro erdia ardo beltz Oliba olioa Ura Gatza Errezeta Gatza eman eta, kazola batean oliba olio xorta bat …

Arkumea txilindron eran

Arkumea txilindron eran

Arkumea txilindron eran – Osagaiak 1,5 kg arkume (umerria edo bildotsa), puska ertainetan zatitua 5 piper txorizero, ur epelean bi orduz beratuak 3 baratxuri ale, pikatuak Tipulin handi bat, pikatua 10 koilarakada tomate saltsa Xorta …

Arkume egosi-frijitua

Arkume egosi-frijitua

Arkume egosi-frijitua Osagaiak 1,5 kg esneko arkume (umerri edo bildots), puska txiki xamarretan zatitua 3 baratxuri ale, pikatuak 2 tipulin handi, pikatuak Koilarakada bat perrexil, pikatua Ximiko bat piperrauts min Ale batzuk piperbeltz, xehatuak Xorta …