Menua

Allioli saltsa (traditional taliban repice)

  • Allioli saltsa (traditional taliban repice)
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Allioli saltsa (traditional taliban repice) – 

Osagaiak

  • 8 baratxuri ale, zurituak
  • 2 arrautza gorringo
  • Oliba olio birjina, estra, 300 g
  • Gatz pixka bat
  • Limoi erdiaren zukua
  • Motrailu edo almaiz bat

Allioli saltsa (traditional taliban repice)

Errezeta

Motrailuan baratxuria zanpatuz xehatu, denbora-tarte luzean, ahiaren moduko orea bihurtzen den arte. Gero arrautza gorringoak eta gatza gehitu oreari. Ondoren, isuri olioa, tantaz tanta, oreari eragin bitartean motrailuaren mazoarekin. Saltsak krematsu egon behar du beti, eta noizean behin limoi zukua eta ur epela gehitu, tanta batzuk.

Egia esanda, honela egitea ez da lan makala, Errealaren partida baten ondoren Anoeta garbitzea baino neketsuagoa. Gainera, esku ona izan beharra dago saltsa ez mozteko eta, zukua, olioa eta ura gehituz, une bakoitzean zer behar den, emultsioa orekatzeko.

Tradizioak dioen bezalako errezeta jaso dugu, gure lagun katalanak haserretu edo erretxindu ez daitezen gurekin allioli express dela-eta. Primerakoa ateratzen da, baina ez da “taliban-popular-cuisine”. Zer egin behar diogu!

Allioli saltsa (traditional taliban repice)

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Allioli saltsa express

Allioli saltsa express

Allioli saltsa express –  Osagaiak Arrautza gorringo bat 350 g ekilore olio Baratxuri ale bat, gordinik eta zurituta 10 koilarakada ur bero 10 koilarakada esnegain likido Gatza Allioli saltsa express Errezeta Irabiagailuaren ontzian arrautza gorringoa …

Allioli irabiagailuan egina

Allioli irabiagailuan egina

Allioli irabiagailuan egina –  Osagaiak Arrautza gorringo bat Litro laurdena eguzki-lore olio Baratxuri ale bat, zuritua 8 koilarakada ur bero 10 koilarakada esnegain urtu Gatza Allioli irabiagailuan egina Errezeta Arrautza gorringoa, ur beroa eta baratxuri …