Allioli saltsa express
- Errezeta
- Bidali iruzkina
Allioli saltsa express –
Osagaiak
- Arrautza gorringo bat
- 350 g ekilore olio
- Baratxuri ale bat, gordinik eta zurituta
- 10 koilarakada ur bero
- 10 koilarakada esnegain likido
- Gatza
Allioli saltsa express
Errezeta
Irabiagailuaren ontzian arrautza gorringoa jarriko dugu lehenik errezetarekin hasteko, eta baita ur beroa eta baratxuri ale bat ere. Indar bete-betean egin dezala lan irabiagailuak, krema fina lortu arte, eta olioa pixkanaka-pixkanaka gehituko dugu emultsio bihurtzen den arte. Behar duen gatz puntua eman eta esnegain likidoa erantsi. Oso saltsa fina izan behar du, ez oso lodia. Horixe da gakoa, ez dadila izan maionesa bezain lodi eta trinkoa.
Saltsa hau aberasteko, jostagarriago izateko, tomate freskoa edo pepinoa hartu, dadotan moztu eta saltsari gehitu, eta baita perrexil ugari edo tipulin txikitua ere.