Menua

Alberjinia irin-arrautzeztatuak

  • Alberjinia
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Alberjinia irin-arrautzeztatuak – 

Osagaiak

  • 5 alberjinia eder
  • 5 baratxuri ale, osoak eta zuritu gabe
  • Irina eta arrautza joa
  • Olioa frijitzeko
  • Gatza

Errezeta

Zurtoina moztu eta uretan garbituko ditugu alberjiniak. Ez da beharrezkoa zuritzea, oso mamitsuak geratzen dira azala eta guzti. Labana zorrotz batez, zeharka moztuko ditugu alberjiniak cm bateko lodierako xerrak eginez, eta gatza emango diegu ondoren guztiei.

Olio ugari isuriko dugu padera batean, alberjiniak frijitzeko. Osorik sartuko ditugu baratxuriak eta 10 bat minutuan edukiko ditugu olio hartan su eztian, zaporea utz dezaten. Sua bizituko dugu epe horren ondoan, baina olioa erretzen utzi gabe. Alberjinia xerrak irinetan azaletik irago eta arrautzetan murgilduko ditugu xamur ondoren. Olio beroan jarriko ditugu gero, egoki frijitzeko.

Xukatu, eduki litzaketen bizarrak kendu eta egin berri daudela jango ditugu, allioli batekin adibidez.

Bada, irin-arrautzetan irago eta frijitu aurretik, alberjinia xerrak esnetan edukitzen dituenik. Proba egin eta erabaki nola dituzuen gogokoen.

Alberjinia irin-arrautzeztatuak

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

alberjinia beteak

Alberjinia barrubeteak eta gainerreak

Alberjinia barrubeteak eta gainerreak –  Osagaiak Haragi gordin pikatua (txahalkia, behikia eta txerrikia), 750 g 4 alberjinia handi 4 koilarakada oliba olio 4 koilarakada handi tomate saltsa Gatza … Errezeta Alberjiniak garbitu eta lehortuko ditugu. …

Alberjinia baratxuri erreekin salteatuak tomate saltsan

Alberjinia baratxuri erreekin salteatuak tomate saltsan

Alberjinia baratxuri erreekin salteatuak tomate saltsan –  Osagaiak 5 alberjinia eder 3 baratxuri ale, solteak 5 koilarakada oliba olio Tipulin bat, pikatua 8 koilarakada tomate saltsa Gatza Alberjinia baratxuri erreekin salteatuak tomate saltsan Errezeta Zurtoina …

Alberjinia kabiarra

Alberjinia kabiarra

Alberjinia kabiarra –  Osagaiak 6 alberjinia 10 koilarakada oliba olio Azukrea, ximiko bat 6 baratxuri ale, zuritu gabe Gatza Tipulin erdia, pikatua Perrexila, xehatua Alberjinia kabiarra Errezeta Sardexka baten hortzekin zulatuko ditugu alberjiniak eta labeko …

Barazki pistoa

Barazki pistoa

Barazki pistoa –  Osagaiak Tipulin bat, txiki-txiki egina 8 baratxuri ale, osorik, zuritu gabe Oliba olio birjina, 10 koilarakada 2 kuiatxo dadotan moztuak 2 pipermorro gorri, dadotan moztuak 2 piper berde, dadotan moztuak 2 alberjinia …

Alberjiniak urdaiazpiko eta tomatearekin

Alberjiniak urdaiazpiko eta tomatearekin

Alberjiniak urdaiazpiko eta tomatearekin –  Osagaiak 5 alberjinia eder 2 baratxuri ale, xehatuak Eskukada bat urdaiazpiko, zerrendatan moztua 5 koilarakada oliba olio 10 koilarakada tomate saltsa Gatza Errezeta Zurtoina moztu eta uretan garbituko ditugu alberjiniak. …