Menua

Legatz pastela

  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Osagaiak

  • Kg bat legatz hezurrarekin, erdiko trunkoa esate baterako, garbi eta ezkatarik gabe
  • 2 tipulin, pikatuak
  • Porru baten zuria, pikatua
  • 2 baratxuri ale
  • Oliba olioa
  • Xorta bat brandy
  • Litro laurdena esnegain urtu
  • 8 arrautza, joak
  • Gatza eta piperbeltza

Errezeta

Kazola zabal batean, ur gazia isuri eta su eztian jarriko ditugu legatza egosten, mamia hezurretatik erraz bereizten dela sumatu arte. Ura irakiten hasi eta 10 bat minutu beharko ditugu horretarako. Erre gabe maneatzeko moduan egotean papurtuko dugu arraina. Azala kenduko diogu ondoren. Hezurrak, katuarentzat.

Kazola batean, su ezti-eztian jarriko ditugu tipulinak, porrua eta baratxuriak olio pixka batean gozatzen. Barazkiak xamurtzean, 10 bat minuturen buruan, erantsiko dugu brandya. Murrizten utzi eta biraka nahasiko dugu ondoren guztia. Arrain papurtuaren txanda etorriko da gero: ongi nahasi eta berotasun horretan edukiko dugu, irakin gabe, ez lehortzeko.

Sutatik kanpora nahasiko ditugu arrautzak eta esnegaina. Gatza eta piperbeltza emango diegu ondoren. Aurrez maneaturiko jakiak erantsi eta nahasiko dugu guztia. Gatz-puntua zuzenduko dugu gero.

Molde handi bat edo bi txiki (plum-cake motakoak) hartu eta, gurin urtuaz igurtzi ondoren, ogi birrinduaz hornituko ditugu barruko aldeak. Nahastura sartuko dugu ondoren. Bainu-marian edukiko ditugu moldeak 20-30 minutuan 180º-tan, nahastura ongi mamitu arte. Labeko epea luzatuz gero, lehortuko zaigu pastela, eta mamitsu gelditu behar zaigu. Hori frogatzeko astindu txiki bat emango diegu moldeei labe barruan: ertzak tinko eta barrua dardarati agertu behar zaigu pastela.

Hoztu eta gero, moldetik atera eta moztu egingo dugu pastela. Saltsa arrosan edo maionesan ongi bustirik jango dugu, ogi txigortuekin.

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

sukaldean-fondo0

Legatz arraba egosiak

Osagaiak 800 g legatz arraba fresko Tipulin bat Eskukada bat perrexil adaxka Porru txiki bat Xorta bat ardo zuri Xorta bat oliba olio Gatza eta ura *Lau pertsonentzat Errezeta Erosi bezain laster, komenigarria izaten da …

sukaldean-fondo0

Legatz ganboa txirlekin

Osagaiak 4 legatz solomo, hezurrik gabe 220 g bakoitzak Kg erdia ganba, gordinik eta zurituak 1/2 kg txirla 6 koilarakada oliba olio 4 baratxuri xister, zerrendatan moztuak 3 koilarakada sagardo-ozpin Perrexil txikitua Gatza Errezeta Gatza …

Masusta clafoutis pastela

Masusta clafoutis pastela

Masusta clafoutis pastela –  Osagaiak 250 g masusta 3 arrautza 5 koilarakada azukre 130 g esnegain lodi edo, hura ezean, urtu Koilarakada bete uxuala, edo masustekin onduriko edari biziren bat Masusta clafoutis pastelak Errezeta Arrautzak, …

sukaldean-fondo0

Legatza saltsa berdean txirla eta kokotxekin

Osagaiak 4 legatz solomo, hezurrik gabe, 200 g bakoitzak 2 baratxuri ale, pikatuak 5 koilarakada oliba olio Perrexil xehatua 32 txirla handi 24 kokotx handi, azalik eta hezurrik gabe Litro laurdena arrain salda edo ur …

patata pastela

Patata pastela

Patata pastela –  Osagaiak 0,6 kg patata 200 g esnegaina 30 g oliba olio 120 g hirugiharra Piper hauts beltza perrexila gazta 25 g ura Patata pastela Errezeta: Patata zuritu eta xerra finetan moztu. Uretan …