Menua

Legatz pastela

  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Osagaiak

  • Kg bat legatz hezurrarekin, erdiko trunkoa esate baterako, garbi eta ezkatarik gabe
  • 2 tipulin, pikatuak
  • Porru baten zuria, pikatua
  • 2 baratxuri ale
  • Oliba olioa
  • Xorta bat brandy
  • Litro laurdena esnegain urtu
  • 8 arrautza, joak
  • Gatza eta piperbeltza

Errezeta

Kazola zabal batean, ur gazia isuri eta su eztian jarriko ditugu legatza egosten, mamia hezurretatik erraz bereizten dela sumatu arte. Ura irakiten hasi eta 10 bat minutu beharko ditugu horretarako. Erre gabe maneatzeko moduan egotean papurtuko dugu arraina. Azala kenduko diogu ondoren. Hezurrak, katuarentzat.

Kazola batean, su ezti-eztian jarriko ditugu tipulinak, porrua eta baratxuriak olio pixka batean gozatzen. Barazkiak xamurtzean, 10 bat minuturen buruan, erantsiko dugu brandya. Murrizten utzi eta biraka nahasiko dugu ondoren guztia. Arrain papurtuaren txanda etorriko da gero: ongi nahasi eta berotasun horretan edukiko dugu, irakin gabe, ez lehortzeko.

Sutatik kanpora nahasiko ditugu arrautzak eta esnegaina. Gatza eta piperbeltza emango diegu ondoren. Aurrez maneaturiko jakiak erantsi eta nahasiko dugu guztia. Gatz-puntua zuzenduko dugu gero.

Molde handi bat edo bi txiki (plum-cake motakoak) hartu eta, gurin urtuaz igurtzi ondoren, ogi birrinduaz hornituko ditugu barruko aldeak. Nahastura sartuko dugu ondoren. Bainu-marian edukiko ditugu moldeak 20-30 minutuan 180º-tan, nahastura ongi mamitu arte. Labeko epea luzatuz gero, lehortuko zaigu pastela, eta mamitsu gelditu behar zaigu. Hori frogatzeko astindu txiki bat emango diegu moldeei labe barruan: ertzak tinko eta barrua dardarati agertu behar zaigu pastela.

Hoztu eta gero, moldetik atera eta moztu egingo dugu pastela. Saltsa arrosan edo maionesan ongi bustirik jango dugu, ogi txigortuekin.

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

San Blas opila

San Blas opila, Teresarena

San Blas opila, Teresarena –  Osagaiak Kg 1 irin Kilo erdi azukre 150 g txerri gantz edo koipe 8 arrautza (bi zuringo aparte utzirik) 7-8 tanto anis esentzia Legamia, zorro txiki bat edo gaseosa freskagarriak …

sukaldean-fondo0

Legatz hegalak saltsa berdean patatekin

Osagaiak Kg bat legatz hegal fresko, garbi eta azalik eta mintz beltzik gabe 10 koilarakada oliba olio Baso erdi bat ardo zuri Arrain salda edo ura 2 baratxuri xister, pikatuak Perrexil xehatua Kg laurden patata …

Legatz egosia barazki eta oliba olio birjinarekin

Legatz egosia barazki eta oliba olio birjinarekin

Legatz egosia barazki eta oliba olio birjinarekin –  Osagaiak 4 legatz tronkotx edo domina eder, azalarekin, ezkatarik eta alboko hezurrik gabe. 2 tipulin, zurituak 4 porro txiki garbi 4 patata ertain 4 azenario, zurituak 2 …

sukaldean-fondo0

Legatza plantxan

Osagaiak 4 legatz solomo, hezurrik gabe 220 g bakoitzak 6 koilarakada oliba olio 4 baratxuri xister, zerrendatan moztuak 3 koilarakada sagardo-ozpin Perrexil txikitua Gatza Errezeta Gatza bi aldeetatik eman eta padera batean jarriko ditugu legatz …

Masusta clafoutis pastela

Masusta clafoutis pastela

Masusta clafoutis pastela –  Osagaiak 250 g masusta 3 arrautza 5 koilarakada azukre 130 g esnegain lodi edo, hura ezean, urtu Koilarakada bete uxuala, edo masustekin onduriko edari biziren bat Masusta clafoutis pastelak Errezeta Arrautzak, …