Menua

Masusta clafoutis pastela

  • Masusta clafoutis pastela
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Masusta clafoutis pastela – 

Osagaiak

  • 250 g masusta
  • 3 arrautza
  • 5 koilarakada azukre
  • 130 g esnegain lodi edo, hura ezean, urtu
  • Koilarakada bete uxuala, edo masustekin onduriko edari biziren bat

Masusta clafoutis pastelak

Errezeta

Arrautzak, azukrea eta gorringoak nahasiko ditugu gopor batean. Nahastura leun eta krematsu egotean erantsiko dugu uxuala.

Bitartean, gurinez igurtzi eta azukrez estaliko ditugu labeko molde obalatu ez oso altu baten barruko paretak. Soberakoa kendu eta hondoan ipiniko ditugu, zabal-zabal, masusta freskoak, eta haien gainean isuriko dugu ore egin berria. Labean sartuko dugu, 180ºtan, eta 20 bat minutuan eduki.

Atera, epeltzen utzi eta azukre-hautsa zabalduko dugu pastelaren gainetik. Bainila izozki batekin aurkeztuko dugu, adibidez.

Masusta clafoutis pastela

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

sukaldean-fondo0

Masusta, limoi eta ezti jela

Osagaiak 1,8 kg masusta 200 g azukre + 100 g azukre 20 koilarakada ur + 10 koilarakada ur Limoi baten zukua 2 limoi 100 g ezti Errezeta Ur hotzez garbituko ditugu masustak. Xukatu eta eltze …

masustak

Masustak laranja zuku eta portorekin

Masustak laranja zuku eta portorekin –  Osagaiak 500 g masusta, txortenik gabe 2 koilarakada azukre beltz Litro laurdena laranja zuku fresko, egin berria Zorrotada on bat porto   Errezeta Garbitu eta gopor handi batean ipiniko …

patata pastela

Patata pastela

Patata pastela –  Osagaiak 0,6 kg patata 200 g esnegaina 30 g oliba olio 120 g hirugiharra Piper hauts beltza perrexila gazta 25 g ura Patata pastela Errezeta: Patata zuritu eta xerra finetan moztu. Uretan …

San Markos opila 2

San Markos opila

San Markos opila –  Osagaiak 225 g gurin bigun 280 g azukre limoi azal baten hautsa gatz pitin bat 115 g arbendol edo almendra eho koilarakadatxo erdi legami 200 g irin 3 arrautza San Markos …

San Blas opila

San Blas opila, Teresarena

San Blas opila, Teresarena –  Osagaiak Kg 1 irin Kilo erdi azukre 150 g txerri gantz edo koipe 8 arrautza (bi zuringo aparte utzirik) 7-8 tanto anis esentzia Legamia, zorro txiki bat edo gaseosa freskagarriak …