Menua

Berdela labean

  • Berdela labean
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Berdela labean – 

Osagaiak

  • Berdel eder bat edo bi ertain, 4 lagunentzat, ezkata, alboko hezur eta errairik gabe
  • Baso erdi bat ardo zuri
  • 6 koilarakada oliba olio
  • 4 baratxuri ale, xerratan moztuak
  • 3 koilarakada sagardo-ozpin
  • Perrexil pikatua
  • Gatza

Berdela labean

Errezeta

Gatza eman eta labeko erretilu batean paratuko dugu berdela. Ardo zuria eta oliba olio pixka bat isuriko dugu ondoren. Aldez aurretik 180ºtan berotutako labean sartuko dugu berdela, eta hantxe edukiko dugu 25 bat minutuan. Arrainaren zukuaz garaztatuko dugu aldiro-aldiro, alde mamitsuak erdiko hezurretik aise askatzeko moduan daudela ikusi arte. Heze egongo da beti erretiluaren hondoa, eta ura erantsiko dugu ardoa lurruntzen bada. Egizu kontu kilo bakoitzeko 15 bat minutu egin behar dituela arrainak labean.

Bukaera aldean, berdela ia egin denean, zartagin batean olioa su bizian berotu eta baratxuri xerrak gorrituko ditugu hartan. Txigortu direnean, sagardo-ozpina eta arrain errearen zukuaren parte bat gaineratu eta irakiten edukiko dugu guztia segundo batzuetan. Erne zipriztinekin! Perrexila erantsi eta baratxuri-olio hori garaztatuko dugu erretiluan bitan irekia izango dugun berdelaren gainean. Berehala zerbitzatu.

Berdela labean

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

sukaldean-fondo0

Berdel marmitakoa

Osagaiak Berdelaren azalak eta hezurrak, Kg 1/2 8 koilarakada handi oliba olio birjina estra 2 azenario, xerretan moztua 2 baratxuri ale Tipula bat, zatitua Porru bat, zatitua Ura Pipermorro gorri bat 2 piper berde Uretan …

Berdela

Berdela plantxan baratxuri-olioarekin

Berdela plantxan baratxuri-olioarekin – Osagaiak 4 berdel solomo, hezurrik gabe, 220 g bakoitzak 6 koilarakada oliba olio 4 baratxuri xister, zerrendatan moztuak 3 koilarakada sagardo-ozpin Perrexil txikitua Gatza plantxan baratxuri-olioarekin Errezeta Gatza bi aldeetatik eman …

sukaldean-fondo0

Berdela meuniere eran

Osagaiak 4 berdel ertain, azalarekin, bururik eta alboko hezurrik gabe Koilarakada bat oliba olio Gurina, zati handi bat 2 limoiren zukua Perrexila, txikitua Irina eta gatza Errezeta Gatza emango diegu berdelei. Zartagin handi batean olioa …

Berdel frijitua

Berdel frijitua

Berdel frijitua –  Osagaiak 8 berdel txiki edo ertain Irina Gatza Frijitzeko oliba olioa 2 baratxuri ale … Errezeta Arrandegian ongi garbia eman diezagutela berdela, barrenak, burua, alde banatako hexurrak eta buztana kenduta. Berdelak txikiak …

sukaldean-fondo0

Berdel frijitua tomatearekin

Osagaiak 8 berdel txiki edo 4 ertain Irina Gatza Oliba olioa, frijitzeko 2 baratxuri ale Litro bat tomate saltsa Pixar bat sagardo-ozpin Errezeta Ongi garbituko dizkigute berdelak arrandegian, tripak, burua, alboko hezurrak eta isatsa kendurik. …