Menua

Bakailao hegalak saltsa berdean patatekin

  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Osagaiak

  • Bakailao freskoaren hegalak, garbiak, hondar beltzak-eta kenduta. Kilo bat
  • 10 koilarakada oliba olio
  • Baso erdi bat ardo zuri
  • Arrain salda edo ura
  • 2 baratxuri ale, txikituak
  • Perrexil txikitua
  • Patata txiki batzuk, egosiak, xerra lodi samarretan moztuak. Kilo laurdena
  • Gatza

Errezeta

Kazola zabal eta ez sakon batean hegats gazituak jarri, azala gora begira dutela eta oliba olioa eta baratxuri txikitua bota bertara. Su ezti-eztian frijitu daitezela, poliki-poliki, kazolari eraginez aurrera-atzera, 4 bat minutuan.

Gelatina askatzen hasten denean (olioa uhertuz joango delako ohartuko gara), ardo zuria gehitu eta eragiten segitu su oso motelean egiten den bitartean. Buelta eman hegatsei eta salda edo ur pittin bat gehitu. Hegatsak nolakoak diren eta zenbateraino diren freskoak, saltsa gehiago edo gutxiago lodituko da. Saltsak koipetsua behar du izan, lodi antza, baina ez trinkoa inondik ere. Azkenean, patata xerrak erantsi eta astindu eder bat eman. Perrexil txikitua parparrean bota gainetik eta zerbitzatu.

Frijitu aurretik, nahi izanez gero, hegatsak irinetan pasatu eta pixka astindu irin gehiegi ez itsasteko. Horrela saltsa lodixeagoa izango da. Baina bakoitzak erabaki dezala zer duen nahiago.

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bakailaoa bizkaiko eran

Bakailaoa bizkaiko eran

Bakailaoa bizkaiko eran –  Osagaiak Kg bat bakailao, beratua eta 250 g-ko puskatan moztua, lehor eta ezkatarik gabe Kg erdia tipula gorri, zerrendetan moztua 10 piper txorizeroen mamia, uretan beratu ondoren Porru bat, pikatua 2 …

zurrukutuna

Zurrukutuna (baratxuri zopa bakailaoarekin)

Zurrukutuna (baratxuri zopa bakailaoarekin) Osagaiak 200 bakailao gazi, papurtua Zopako ogia, zati handi bat 15 koilarakada oliba olio Baratxuri-buru bateko aleak, banaturik Bi koilarakada piper-mami, kontserbakoa Tomate saltsa, 4 koilarakada handi Ur beroa, litro erdia …

sukaldean-fondo0

Bakailao kokotxa freskoak irin-arrautzeztatuak

Osagaiak Kg bat bakailao kokotx fresko, azalik gabe Ximiko bat irin Arrautza joa Oliba olioa Gatza Errezeta Irinetan igurtziko ditugu multzoka bakailao kokotxak, soberakina erretiratuz. Arrautza jo eta hartan bustiko ditugu ondoren puskak. Padera batean …

porrusalda bakalaorekin

Porrusalda bakailaoarekin

Porrusalda bakailaoarekin Osagaiak 4 porru eder 2 azenario eder Patatak, kilo erdia Litro bat ur Bakailao zati eder bat, beratua, azalik gabe eta izpituta 4 koilarakada oliba olio … Errezeta Lehenik porruak eta azenarioak zuritu …

Azalore eta brokoli egosia

Azalore eta brokoli egosia bakailao eta olio errearekin

Azalore eta brokoli egosia bakailao eta olio errearekin –  Osagaiak Azalore eder bat Brokoli pare bat 4 baratxuri ale, xerratan moztuak 8 koilarakada oliba olio Ximiko bat piperrauts gozo Eskukada handi bat bakailao geza, beratua …