Menua

Atuna perretxiko saltsan

  • Atuna perretxiko saltsan
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Atuna perretxiko saltsan – 

Osagaiak

  • 4 atun solomo lodi, hezur eta azalik gabe, 220 g bakoitzak
  • Ximiko bat irin
  • 3 tipulin bat, zerrenda mehetan moztuak
  • 2 eskukada perretxiko garbi, xerratan moztuak (barrengorriak, onddoak, perretxikoak)
  • 2 baratxuri ale
  • Oliba olioa
  • 2 baso arrain salda edo ur
  • Xorta bat ardo zuri
  • Gatza

Atuna perretxiko saltsan

Errezeta

Kazola batean oliba olioa isuri, tipulina eta baratxuria gaineratu, gatza eman eta su eztian edukiko dugu guztia, 15 bat minutuan, barazkia gorritu eta xamur geratu arte. Epe horren ondoren erantsiko ditugu perretxikoak; ongi nahasi eta, padera su gainean dagoela beti ere, isuriko dugu ardoa. Lurrintzen eta gero erantsiko dugu salda edo ura, gatz pixak batez. Irakiten hasi orduko, sutatik atera eta irabiagailuan joko dugu saltsa. Iragazki fin batetik pasa eta kazola batean gordeko dugu geroko.

Irinetan igurtziko ditugu atun puskak, soberakina erretiratuz. Sutan jarriko dugu ondoren padera bat, xorta bat olioarekin. Atun puskak ipini eta, erretzen utzi gabe, bizpahiru minutuan (lodieraren arabera) utziko ditugu txigortzen. Xukadera batez irauliko ditugu aldiro-aldiro, azal gorri kurruxkariaren barruan haragi gorrixka bezain mamitsua gorde dadin. Ez dakigula arraina lehortu. Atera eta paper-orri baten gainean xukatuko dugu.

Arraina perretxiko saltsa beroa dagoen kazolan lerratu eta su eztian edukiko dugu une batzuetan berotzen. Pausatzen utzi eta mahaira.

Atuna perretxiko saltsan

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

sukaldean-fondo0

Atun mendrezka errea tipula eta pipermin frijituekin

Osagaiak Atun mendrezka eder bat, osorik eta azal eta hezurrik gabea 4 tipula, zerrendatan moztua Oliba olioa 24 pipermin fresko Perrexil pikatua Gatza 2 koilarakada eguzki-lore olio Koilarakada bat sagardo-ozpin Errezeta Kazola edo padera bat …

Perretxiko entsalada

Perretxiko entsalada

Perretxiko entsalada –  Osagaiak Kilo bat perretxiko gordin Oliba olio birjina, 12 koilarakada Sagardo-ozpina, koilarakada bat Gatza eta piperbeltz eho berria Errezeta Perretxikoak garbitu lehen esan dugun bezala. Perretxiko handienen zurtoinak eta txapelak bereizi, eta …

sukaldean-fondo0

Atun arrautzopila

Osagaiak Koilarakada bat oliba olio Perrexil hostoak (eskutada eder bat), nolanahi pikatuak 4 atun puska eder (atuna oliotan edo eskabetxean), xukatua eta izpitua 8 arrautza Gatza Errezeta Katilu handi batean atuna jarri eta perrexila gehitu. …

sukaldean-fondo0

Atun mendrezka errea baratxuri-olioarekin

Osagaiak Atun mendrezka eder bat, osorik eta azal eta hezurrik gabea 6 koilarakada oliba olio 4 baratxuri ale, xerratan 3 koilarakada sagardo-ozpin Perrexil pikatua Gatza Errezeta Alde bietatik gatza eman ondoren, txigortzen jarriko dugu padera …

Atun tartarea

Atun tartarea

Atun tartarea –  Osagaiak 1/2 kg atun edo hegalabur, azal eta hezurrik gabe, labanaz dado txikitan moztua 2 abokat heldu, dadotan moztua Tipulin bat, pikatua eta ondoren uretan garbitua (iragazkian ongi xukatua) Perrexila, pikatua Pixar …