Menua

Atun arrautzopila

  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Osagaiak

  • Koilarakada bat oliba olio
  • Perrexil hostoak (eskutada eder bat), nolanahi pikatuak
  • 4 atun puska eder (atuna oliotan edo eskabetxean), xukatua eta izpitua
  • 8 arrautza
  • Gatza

Errezeta

Katilu handi batean atuna jarri eta perrexila gehitu. Arrautzak jo eta gero atunarekin eta perrexilarekin nahasi, gatz ale batzuekin. Su bizi-bizian jarri zartagina eta koilarakada bat oliba olio bota; gero, agudo, arrautza joak eta atuna isuri. Tortilla ongi mamitu, sobera lehortu gabe. Entsalada batekin, bikain.

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Javier Lastras

Atuna tipularekin

Atuna tipularekin –  Osagaiak 4 atun solomo lodi, hezur eta azalik gabe, 220 g bakoitzak Ximiko bat irin 6 tipula, zerrenda mehetan moztuak 4 baratxuri ale Oliba olioa Xorta bat ardo zuri Gatza Atuna tipularekin …

Atun tartarea

Atun tartarea

Atun tartarea –  Osagaiak 1/2 kg atun edo hegalabur, azal eta hezurrik gabe, labanaz dado txikitan moztua 2 abokat heldu, dadotan moztua Tipulin bat, pikatua eta ondoren uretan garbitua (iragazkian ongi xukatua) Perrexila, pikatua Pixar …

Atun salteatua tomate entsalada gainean

Atun salteatua tomate entsalada gainean

Atun salteatua tomate entsalada gainean –  Osagaiak 4 atun solomo lodi, hezur eta azalik gabe, 200 g bakoitzak Oliba olioa 5 tomate umo 8 koilarakada handi oliba olio birjina Gatza … Errezeta Txortena kendu eta …

sukaldean-fondo0

Atuna eskabetxean

Osagaiak 1,5 kg atun, garbi domina lodietan moztua (hobe isats aldekoak badira, samurragoak baitira) Irina eta frijitzeko olioa 2 tipulin eder, zerrendatan moztuak Porru bat, xerratan 8 baratxuri xister, osorik Erramua, hosto fresko bat 4 …

sukaldean-fondo0

Atun mendrezka errea tipula eta pipermin frijituekin

Osagaiak Atun mendrezka eder bat, osorik eta azal eta hezurrik gabea 4 tipula, zerrendatan moztua Oliba olioa 24 pipermin fresko Perrexil pikatua Gatza 2 koilarakada eguzki-lore olio Koilarakada bat sagardo-ozpin Errezeta Kazola edo padera bat …