Menua

Pixtatxo krema

  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Osagaiak

  • 150 g krema
  • 150 g txokolate zuri
  • Gelatina orri bat
  • 9 koilarakada pistatxo ore berdea
  • 375 g esnegain likidoa

Errezeta

Ontzi batean Maria bainuan nahasiko ditugu txokolate zuria eta pistatxo orea, krema bat lortu arte. Gelatina ur hotzean bustiko dugu ondoren. Biguntzen denean, xukatu egingo dugu gelatina eta erantsiko diogu epel egongo den nahasturari. Berotik atera eta pixka bat hozten utziko dugu gero. Orduan erantsiko diogu krema, eta nahasi egingo dugu. Esnegaina jo, eta aurrez prestatu dugun oreari erantsiko diogu, poliki-poliki, espatula batez. Ongi nahasiko dugu guztia. Ongi estali eta hozkailuan pausatzen utziko dugu krema, sendo-sendo gera dadin. Kruxpetak edo xuxuak betetzeko erabil dezakegu krema hau.

 

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

sukaldean-fondo0

Bakailao eta mahaspasa enpanada

Osagaiak Kg bat irin Ura, litro erdia inguru 800 g gurin 4 tipulin handi, zerrendatan moztuak dl erdia oliba olio Ximiko bat piperrauts gozo 2 baratxuri-ale, pikatuak 2 koilarakada bete perrexil xehatu Gatza 750 g …

pattarra

Kakahuete pattar krematsua

Kakahuete pattar krematsua –  Osagaiak 22,5 cl ur 75 cl esne Kakahuete gurina, 100 g 30 g azukre Kakao hauts zimiko bat Gatz pixar bat Ron urtetsua, 4 koilarakada handi Errezeta Ura eta esnea irakinarazi …

Teilak Kakahuete teilak

Kakahuete teilak

Kakahuete teilak –  Osagaiak Kg erdia azukre Kg erdia kakahuete, pikatuak Litro laurdena arrautza zuringo Ximiko bat bainila-esentzia edo bainila-hauts Kakahuete teilak Errezeta Sutatik kanpo, hagaxka elektriko batez nahasiko ditugu gai guztiak eltze batean. Ore …

Praline saltsa

Praline saltsa

Praline saltsa –  Osagaiak Litro laurdena saltsa ingeles Litro laurdena esnegain erdi harrotu Fruitu lehorren pralinea, 5 koilarakada Errezeta Pralinerik ez badaukagu, etxean presta dezakegu, irabiagailuan fruitu lehorrak, txigortuak eta zurituak, sarturik: kakahueteak, arbendolak, pistatxoak …

Teilak Hur teilak

Hur teilak

Hur teilak –  Osagaiak Kg erdia azukre Kg erdia hur, pikatuak Litro laurdena arrautza zuringo Ximiko bat bainila-esentzia edo bainila-hauts Hur teilak Errezeta Sutatik kanpo, hagaxka elektriko batez nahasiko ditugu gai guztiak eltze batean. Ore …