Menua

Arbendol edo almendra bizkotxoa

  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Osagaiak

  • 165 g gurin
  • 215 g azukre
  • Limoi baten azal birrindua
  • Gatz zimiko bat
  • Almendra hautsa, 90 g
  • Legamia hauts pixar bat
  • 150 g irin
  • 2 arrautza

Errezeta

Gurina jo. Beraztua gelditu behar du, krema balitz bezala. Horretarako, bizkotxoa egiten hasi baino lehen, ordu batzuez hozkailutik kanpo edukitzea duzu hoberena. Azukrea gehitu gurina jo eta gero. Gero gehitu limoi azal birrindua, gatz zimiko bat, almendra ehoa eta legamia. Nahasi dena, baina sobera eragin gabe, nahasi baizik ez. Orduan irina eta arrautzak gehitzen joan, hiru txandatan, poliki, baina ongi-ongi nahasiz. Orea egiteko hobe duzu hagaxkak erabili beharrean zurezko zalia erabili.

Moldea urinez eta irinez igurtzi eta gero, bertan almendra xerra txigortuen geruza polita paratuko dugu, bizkotxoa moldetik ateratzen dugunean almendraz estalia gelditu dadin. Orea isuri moldean eta labean eduki 180 graduan, 25en bat minutuz, orea harrotu eta bizkotxoa ongi egosten ari dela ikusten dugun arte. Moldetik atera eta almendra xerrak goian direla aurkeztuko dugu.

 

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Teilak Kakahuete teilak

Kakahuete teilak

Kakahuete teilak –  Osagaiak Kg erdia azukre Kg erdia kakahuete, pikatuak Litro laurdena arrautza zuringo Ximiko bat bainila-esentzia edo bainila-hauts Kakahuete teilak Errezeta Sutatik kanpo, hagaxka elektriko batez nahasiko ditugu gai guztiak eltze batean. Ore …

Obispo tarta

Obispo tarta, Teresarena

Obispo tarta, Teresarena – Osagaiak 250 g. arbendol edo almendra xehatu 100 g. arbendol osorik 250 g. azukre 8 arrautza-gorringo 8 arrautza-zuringo 125 gr. gurin 30×30 zm-ko ontzi karratu bat (gaileta kaxa metalezko baten tapa …

Luisa gazta tarta

Luisa gazta tarta

Luisa gazta tarta –  Osagaiak 100 g gurin guri, pomadan 450 g azukre-hauts 100 g pastel-irin ahul Ximiko bat legamia-hauts Kg bat gazta zuri, joa eta giroko tenperaturan (fromage blanc battu) 3 koilarakada bete irin …

Fruitu lehor gorbezituak nola utzi jateko eran

Fruitu lehor gorbezituak nola utzi jateko eran

Fruitu lehor gorbezituak nola utzi jateko eran –  Osagaiak Kakahuete, hur edo almendra batzuk Fruitu lehor gorbezituak nola utzi jateko eran Errezeta / Teknika Kakahuete, hur edo almendra bati hozka egin eta gorbezitua baldin badago, …

Sagar tarta mahaspasekin

Sagar tarta mahaspasekin

Sagar tarta mahaspasekin –  Osagaiak Tarta molde bat, labean berotutako masa hautsi fin-finaz estalia, hotza 6 sagar, zurituak, dadotan moztuak Korintoko mahaspasak, eskutada bat (sobera lehor baleude, zenbait orduz eduki beratzen Calvados-etan) Zurrusta bat Calvados …