Menua

Andere-mahats clafoutis pastela

  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Osagaiak

  • 250 g andere-mahats, aletuak
  • 3 arrautza
  • 5 koilarakada azukre
  • 130 g esnegain lodi edo, hura ezean, urtu
  • Koilarakada bete uxuala

Errezeta

Arrautzak, azukrea eta gorringoak nahasiko ditugu gopor batean. Nahastura leun eta krematsu egotean erantsiko dugu uxuala. Bitartean, gurinez igurtzi eta azukrez estaliko ditugu labeko molde obalatu ez oso altu baten barruko paretak. Soberakoa kendu eta hondoan ipiniko ditugu, zabal-zabal, andere-mahats freskoak, eta haien gainean isuriko dugu ore egin berria. Labean sartuko dugu, 180º-tan, eta 20 bat minutuan eduki. Atera, epeltzen utzi eta azukre-hautsa zabalduko dugu pastelaren gainetik. Bainila izozki batekin aurkeztuko dugu, adibidez.

 

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

udare tarta

Udare tarta

Udare tarta –  Osagaiak Tarta molde bat, labean berotutako masa hautsi fin-finaz estalia, hotza 6 udare, zurituak, dadotan moztuak Korintoko mahaspasak, eskutada bat (sobera lehor baleude, zenbait orduz eduki beratzen Calvados-etan) Zurrusta bat Calvados (edo …

sukaldean-fondo0

Legatz pastela

Osagaiak Kg bat legatz hezurrarekin, erdiko trunkoa esate baterako, garbi eta ezkatarik gabe 2 tipulin, pikatuak Porru baten zuria, pikatua 2 baratxuri ale Oliba olioa Xorta bat brandy Litro laurdena esnegain urtu 8 arrautza, joak …

euskal pastiza

Euskal pastiza

Euskal pastiza –  Osagaiak Orearen osagaiak: 200 g gurin 250 g irin 2,5 g gatz 100 g arbendol-hauts 175 g azukre 2,5 g legamia-hauts 2,5 g azukre bainilatu Arrautza handi bat Kremaren osagaiak: 400 g …

Pastel-bat-bizkotxo-zaharrarekin-nola-egin

Pastel bat bizkotxo zaharrarekin nola egin

Pastel bat bizkotxo zaharrarekin nola egin –  Osagaiak Bizkotxo lehorra edo brioche ogi zaharra, zati eder bat 5 arrautza Katilukada bat esnegain urtu Zorrotada on bat Armagnac Bainila urtua edo karamelu urtua, pixar bat Errezeta …

San Markos opila 2

San Markos opila

San Markos opila –  Osagaiak 225 g gurin bigun 280 g azukre limoi azal baten hautsa gatz pitin bat 115 g arbendol edo almendra eho koilarakadatxo erdi legami 200 g irin 3 arrautza San Markos …