Oiloa pepitorian
- Errezeta
- Bidali iruzkina
Oiloa pepitorian –
Osagaiak
- Oilo eder bat
- 2 tipulin eder, pikatuak
- 2 baratxuri ale, pikatuak
- 2 arrautza egosi
- Baso bete ardo zuri
- Ura
- Perrexil xehatua
- Azafraia, izpi batzuk
- Mordoxka bat arbendol, xerratuak eta gordinik,
- Irina eta gatza
Oiloa pepitorian
Errezeta
Puska txikitan zatituko dugu oiloa, ahalik eta koipe gehiena erretiratuz, jakia koipetsuegi gera ez dakigun. Gatza emango diegu puskei. Kazola zabal bat jarriko dugu sutan olio pixka batekin, eta hartan ipiniko ditugu olio puskak, oso gorri gelditu arte. Koipe soberakina erretiratuko dugu, oiloak asko isurtzen ari dela ikusten badugu. Ardotan bustiko ditugu orduan oilo puskak. Ardoa une batzuetan murrizten utzi ondoan, urez estaliko ditugu puskak. Gatza eman eta ordubete inguruan utziko dugu oiloa irakiten. Ura asko murrizteagatik oiloak harria bezain gogor dirauela sumatzen badugu, ur gehiago erantsiko dugu.
Oiloa frijitzerakoan erretiratu dugun koipearen zati bat hartu eta kazola txiki batean hasiko gara saltsa maneatzen. Tipulinak eta baratxuriak sartu eta, gatz pixka bat eman ondoan, utziko ditugu gorritzen. Irin pixarra erantsi eta biraka erabiliko dugu guztia une batzuetan. Arbendolak, azafrai-pistiloak eta egositako arrautza baten gorringo xehatua erantsiko ditugu gero. Bira batzuk eman eta hori guztia irauliko dugu oiloa bere zukuan irakiten ari den kazolan. Puskatxo batean irakin beharko du guztiak batera, salda loditu eta haragia xamur egon dadin. Gatza emango dugu, beharrezkoa bada, eta arrautza egosien gainerakoa hautseztatuko dugu gainetik perrexilarekin batean.