Menua

Behi isatsa ardo beltzaren saltsan

  • Behi isatsa ardo beltzaren saltsan
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Behi isatsa ardo beltzaren saltsan – 

Osagaiak

  • 2 behi isats, kilo banakoak, giltzaduretatik zatituak
  • Ardo beltza, litro erdia
  • Azenario bat
  • 2 tipula
  • 10 baratxuri ale, osorik
  • Gurin puska bat, ederra
  • 3 litro ur
  • Haragi salda, pastilla bat
  • Oliba olioa eta gatza

Behi isatsa ardo beltzaren saltsan

Errezeta

Garrantzitsua da isatsa harakinak zatitzea giltzaduretatik, horretarako ere trebetasuna behar baita. Gatza eman eta salteatu egingo ditugu isats puskak, multzoka, olio pixar batean, ongi gorritu arte. Horren ostean, gorde egingo ditugu isats puskak; olioa, berriz, bota egingo dugu, gehienetan erre egiten baita. Orduan isuriko dugu beste olio pittin bat eta hondo berean, hondoari itsatsita geratu diren zukuak aprobetxatuz, egingo ditugu barazki guztiak, su eztiagoan, puska ederretan zatitu ondoan. Egiten utziko ditugu barazkiak, 15 minutuan, eta gatza emango diegu, eragiteari utzi gabe betiere.

Orduan irauliko ditugu hartan aurrez salteaturiko isats zatiak eta atera duten zukua, ardoa, ura, eta haragi salda pastilla. Gatz apur bat emango diegu berriro ere. Estali eta egiten utziko dugu guztia, oso su eztian, haragia ongi xamurtu eta hezurretik erraz bereizten den arte, baina desegin gabe, 4 bat ordutan. Egoste denbora aldatu egingo da erabiltzen dugun haragiaren arabera. Presio-eltzea erabiltzen badugu, 90 minutu beharko ditu gutxienez.

Eltzea ireki eta saldatik aterako ditugu haragi puskak. Salda iragaziko dugu ondoren eta urritzen utziko dugu su eztian, litro bat edo gelditzen den arte. Gurin puska ederra erantsiko dugu gero, zati txikietan, irakiten ari den bitartean, salda lodi gera dadin. Gatz puntua probatu: geza xamar gelditu behar zaigu, oraindik gehiago urritu behar baitu, eta saltsa gaziegi geratzeko arriskurik ez dugu behar.

Berriro ere sartuko ditugu saltsan isats zatiak, eta utziko ditugu egiten, oso su eztian, haragia distiratsu gelditu eta saltsa loditu dadin arte, haragi pusken gainean estaldura distiratsua eratuz. 30 bat minutu iraun dezake azken egosaldi horrek. Garrantzitsua da aipatzea gisatu hau egiteko, haragiarekin egiten diren beste asko bezala, irakite-puntua oso baxu eduki behar dugula, ezti-ezti egosi behar baitu haragiak. Honela jokatzen badugu soilik lortuko dugu gozo eta xamur gelditzea haragia.

Behi isatsa ardo beltzaren saltsan

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

behi matrailak

Behi matrailak ardo beltzaren saltsan

Behi matrailak ardo beltzaren saltsan Osagaiak 6 behi matraila, hezurra kenduta edo hezurrarekin, nahi bezala. Hezurra kenduz gero errazago sartuko zaizkigu kazolan 30 baratxuri ale, zuritu gabe Porru bat, pikatua Tipulin bat, pikatua Ardo beltza, …

sukaldean-fondo0

Modako behikia

Osagaiak Kg bat behiki (tapa, kadera, biribilkia. Harakina trebea bada, urdaiztatua eta hariz josia, sasoiari eusteko) Txahal hanka oso bat, bitan zatitua 4 koilarakada oliba olio Tipula bat Azenario bat Porru bat 2 baratxuri ale …

sukaldean-fondo0

Eltzekaria nola egin

Osagaiak Porru bat 2 azenario Arbi bat Tipula bat, iltze usaintsu bat ziztaturik duela Baratxuri-buru bat 10 koilarakada oliba olio 2 hanka hezur eta 2 belaun hezur 200 g txerri saiheski 200 g txerri urdai …

Babarrun gorriak

Babarrun gorriak isatsarekin

Babarrun gorriak isatsarekin –  Osagaiak Kg erdia babarrun gorri 2 litro ur Tipula erdia Oliba olioa Gatza Tipula erdia 3 baratxuri ale Kg bat behi isats, hezurren junturetan zatitua Tipulin bat Azenario bat Piperbeltza, ale …

sukaldean-fondo0

Steak tartare sabinoren eran

Osagaiak 400 g haragi xehatu 4 koilarakada oliba olio birjina 2 koilarakada ziape, ale-zipea edo “Dijon” moldekoa Zorrotada oparo bat Worcestershire saltsa Tipulin bat, pikatua Eskukada bat kapar, pikatuak Eskukada bat kornixon, ozpinetan eta pikatuak …