Menua

Galeperrak saltsan

  • Galeperrak saltsan
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Galeperrak saltsan – 

Osagaiak

  • 8 galeper, lumarik eta errairik gabe
  • Litro eta erdi ardo beltz
  • Zorrotada bat Xerezko ozpin
  • Zorrotada bat brandy
  • Zorrotada bat oliba olio
  • 2 tipulin, pikatuak
  • Tomate bat, pikatua
  • Azenario bat, pikatua
  • Eskukada bat perrexil zurtoin
  • Baratxuri-buru bat, osorik eta garbi
  • 8 ale piperbeltz
  • Ezkaia, adaxka bat
  • Ura
  • Koilarakada bat kakao hauts
  • 10 koilarakada oliba olio
  • 100 g gurin hotz

Galeperra saltsan

Errezeta

Ongi sartuko diren kazola batean jarriko ditugu galeper guztiak, mokoz behera. Haien gainean ipiniko ditugu tipulinak, tomatea, azenarioa, perrexil-zurtoinak, baratxuriak, piperbeltza eta ezkaia, eta isuriko ditugu olio, ozpin eta ardo zorrotadak. 12 orduz edukiko dugu guztia hozkailuan, ukitu gabe. Epe horren ostean, isurkariaren erdia erretiratu eta beste hainbeste ur erantsiko dugu. Estali eta su ezti-eztian jarriko dugu kazola, galeperrak xamur gelditu arte, hau da, 45 bat minutu irago arte. Eginak dauden frogatzeko, hankek xamur egon beharko dute (hatzez sumatuko dugu hori).

Egosi eta gero, kazolatik aterako ditugu galeperrak, eta egoste-saldatik bereiziko ditugu barazkiak. Saldari erantsiko diogu aurreneko marinadatik gorde dugun erdia. Saltsa maneatzeko, su ertainean jarriko ditugu barazkiak (perrexila izan ezik) potxatzen, 5 koilarakada oliba oliotan, ongi izerditu eta ilun gelditu arte. Hiru aldiz erantsi eta urrituko dugu marinadaren salda. Turmixean xehatu eta, txano batetik irago ondoan, koilarakada handi bat kakao hauts eta zorrotada bat brandy erantsiko ditugu. Irakiten jarriko dugu guztia eta, irakinari eta hagaxkaz jotzeari utzi gabe, 100 gramo gurin hotz erantsiko dugu.

Bitan zatituko ditugu galeperrak luzeran, guraize batzuen bitartez. Galeperren gainean iragaziko dugu ondoren saltsa, eta ordu erdian edukiko dugu guztia irakiten. Gatz-puntua neurtu, zuzendu eta mahairako prest edukiko ditugu galeperrak.

Galeperrak saltsan

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

sukaldean-fondo0

Potxak galeperrekin

Osagaiak 800 g potxa zuri, aletuak Tomate heldu bat Piper berde bat Tipulin bat erdibitua Oliba olio birjina, 2 zopa-koilarakada Ura eta gatza 8 galeper saltsan eginak Errezeta Potxak ongi garbitu eta eltzean jarri, eta …

babarrun zuriak

Potxak galeper erreekin

Potxak galeper erreekin –  Osagaiak 800 g potxa zuri, aletuak Tomate heldu bat Piper berde bat Tipulin bat erdibitua Oliba olio birjina, 2 zopa-koilarakada Ura 8 galeper erdibitu 4 baratxuri ale osorik, azal eta guzti …

Galeper frijituak

Galeper frijituak

Galeper frijituak –  Osagaiak 12 galeper garbi, luzeran bitan zatituak Irina eta gatza 4 baratxuri ale Oliba olioa, frijitzeko Galeper frijitua Errezeta Galeperrak ongi garbitu eta errai guztiak kendu. Bitan zatitzeko eskatuko diogu harakinari. Gatza …

Galeperrak eskabetxean

Galeperrak eskabetxean

Galeperrak eskabetxean –  Osagaiak 8 galeper garbi Tipulin bat, pikatua Porru bat, pikatua Azenario bat, xerratan moztua Apioa, adaxka bat 8 baratxuri ale, osorik 3 koilaraka handi oliba olio 20 koilarakada ardo zuri 20 koilarakada …