Menua

Potxak galeper erreekin

  • babarrun zuriak
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Potxak galeper erreekin – 

Osagaiak

  • 800 g potxa zuri, aletuak
  • Tomate heldu bat
  • Piper berde bat
  • Tipulin bat erdibitua
  • Oliba olio birjina, 2 zopa-koilarakada
  • Ura
  • 8 galeper erdibitu
  • 4 baratxuri ale osorik, azal eta guzti
  • Oliba olioa, gurin pittin bat eta gatza

Potxak galeper erreekin

Errezeta

Potxak ongi garbitu eta eltzean jarri, eta gainetik bota ur hotza eta muturrak egosteko erabilitako salda (baina hotza, oso inportantea), bi hazbete potxen gainetik. Olio gordina gehitu, gatz pixka bat, tipulin erdibitua, piper berdea ongi garbituta eta haziak kenduta, eta tomatea ere osorik. Eltzea estali eta su ezti-eztian jarri. Lehenbiziko irakin-zantzuak hasi arte 25 minutu pasa behar dute gutxienez, eta irakiten hasten denean ezari-ezarian egon behar dute beste 25-35 bat minutuz. Bitsa eta zikinkeria ur gainera aterako dira, eta kontu handiz kendu behar dira bitsadera batekin. Oso inportantea da su txikian irakitea, aleak ezari-ezarian egin daitezen, lehertu eta azala urratu gabe.

Galeperrak saltsanPotxak egiten ari diren bitartean, zartagin bat jarri su bizian, olio pixka bat, gurin puska txiki batekin eta baratxuriekin. Koipea zirtaka hasten denean, jarri bertan galeperrak azalaren aldetik eta ongi txigortu, eta tarteka beren koipea koilara batez gainera bota. Jiratu eta eduki han frijitzen eginda daudela ikusi arte. Dena dela, barrenetik lehortu gabe egon behar dute. 8 minutu guztira, su bizian. Plater batean utzi, pausatzen, estalirik.

Potxak zopa-ontzi handi batera isuri eta galeper erreak bero-bero lagun dituztela zerbitzatu. Galeperrak potxetan sartu eta batera zerbitzatzea ere badago, pausaldian atera zaien zukua gehituta. Gustu kontua da.

Potxak galeper erreekin

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Babarrun gorrien zopa

Babarrun gorrien zopa

Babarrun gorrien zopa –  Osagaiak Litro erdia babarrun gorri, egina Litro erdia haragi-salda 125 g gurin Baso bete esnegain urtu Gatza Babarrungorrien zopa Errezeta Babarrunak salda eta esnegainarekin nahasi eta irakinaldi bat emango diegu ondoren. …

Galeperrak saltsan

Galeperrak saltsan

Galeperrak saltsan –  Osagaiak 8 galeper, lumarik eta errairik gabe Litro eta erdi ardo beltz Zorrotada bat Xerezko ozpin Zorrotada bat brandy Zorrotada bat oliba olio 2 tipulin, pikatuak Tomate bat, pikatua Azenario bat, pikatua …

sukaldean-fondo0

Babarrun gorriak entsaladan

Osagaiak Kg erdia babarrun gorri 2 litro ur Tipula erdia 10 koilarakada handi oliba olio birjina Gatza Xorta bat pipermin, ozpinetan onduak 200 g txerri buru edo urdeki hotz takotan Tipulin bat, pikatua Perrexila, xehatua …

Galeperrak eskabetxean

Galeperrak eskabetxean

Galeperrak eskabetxean –  Osagaiak 8 galeper garbi Tipulin bat, pikatua Porru bat, pikatua Azenario bat, xerratan moztua Apioa, adaxka bat 8 baratxuri ale, osorik 3 koilaraka handi oliba olio 20 koilarakada ardo zuri 20 koilarakada …

sukaldean-fondo0

Potxak galeperrekin

Osagaiak 800 g potxa zuri, aletuak Tomate heldu bat Piper berde bat Tipulin bat erdibitua Oliba olio birjina, 2 zopa-koilarakada Ura eta gatza 8 galeper saltsan eginak Errezeta Potxak ongi garbitu eta eltzean jarri, eta …