Txerri aztala dilistekin
- Errezeta
- Bidali iruzkina
- Antzeko errezetak
Txerri aztala dilistekin
Osagaiak
- Txerri aztal bat etxean egosia, bere egoste-saldarekin
- Tipulin bat, pikatua
- Porru baten zuria, pikatua
- Azenario bat, pikatua
- Ximiko bat piperrauts gozo
- 300 g dilista
- Baratxuri ale bat, xerratan
- Oliba olio birjina
- Perrexila, xehatua
- Ura eta gatza
…
Errezeta
- Lehenengo, aztala egosi, xukatu eta gorde egingo dugu geroko. Salda ere gordeko dugu.
- Kazola batean, tipulina, porruaren zuria eta azenarioa, dilistak eta piperrautsa erantsi, gatz pikor batzuk eman eta, hatz bete gainetik estaliko dugu guztia aztala egositako saldaz. Ezti-ezti edukiko dugu dena egosten, 50 bat minutuan.
- Haien ostean, baratxuri-olioa prestatuko dugu. Horretarako, padera bat su bizian jarri, oliba olioa isuri eta oso bero dagoela erantsiko ditugu baratxuriak, xaflatan moztuak. Bizi-bizi gorrituko ditugu, erretzen utzi gabe, eta oraindik sutan edukiko ditugun dilisten gainean irauliko ditugu gero.
- Irakin eztian utziko dugu guztia minutu batzuetan eta sutatik aterako dugu kazola, dilistak xamur eta zaporetsu daudela frogatu ondoren. Oso saldatsu geratu bazaizkigu, dilistak atera eta murrizten edukiko dugu salda, eta bolumena galdu duenean erantsiko ditugu berriro dilistak. Gatz-puntua zuzenduko dugu ondoren.
Kasu!
Dilisten gainean aurkeztuko dugu txerria aztala, papurturik eta hezurrik gabe, eta perrexil xehatua hautseztatuko dugu jakiaren gainetik. Dilisten salda murrizterakoan xorta bat esnegain urtu eransten badugu, emaitza hobea izango da, baina xorta bat izan dadila, ez gehiago.
Txerri aztala dilistekin
Txerri muin irin-arrautzeztatuak
Osagaiak 8 txerri muin egosi Gatza Irina eta arrautza joa Oliba olioa, frijitzeko *Lau pertsonentzat Errezeta Bitan zatituko ditugu muinak, bi hemisferioak errespetatuz. Gatz pixka bat eman eta irin-arrautzatan pasa ondoan, oliba olio ugaritan frijituko …
Txerri txuletak sagarrekin
Txerri txuletak sagarrekin – Osagaiak 8 txerri txuleta ertain 4 sagar, zurituak eta atal loditan moztuak, zuztarrik gabe Xorta bat limoi zuku Kanela, ezpaltxo bat Gurina, mutur eder bat Oliba olioa eta gatza *Lau pertsonentzat …
Txahal mingaina ardo beltzaren saltsan
Osagaiak Txahal mingain bat 1,5 l ur Haragi salda kontzentratua, pastilla bat Tipula bat, zerrendetan zatitua 2 baratxuri ale 2 azenario, xerratuak Porru bat, xerratua Oliba olio pixar bat Baso handi bat ardo beltza Arrautza, …
Txerri txuletak aranekin
Osagaiak 8 txerri txuleta ertain 20 aranpasa, hezurrik gabe eta ordu batzuetan ardo beltzean beratuak Limoia, azal bat Baso erdia esnegain urtu Oliba olioa eta gatza Perrexil pikatua Txerri txuletak aranekin Errezeta Gutxienez bi txandatan …
Txerri enpanadatxoak
Txerri enpanadatxoak – Osagaiak 20 disko ore, enpanadatxoak egiteko Tipulin bat, pikatua 3 baratxuri ale, pikatuak 3 koilarakada oliba olio 600 g txerri haragi, txikitua 15 koilarakada tomate saltsa (gizen askorekin, mamitsua izan dadin) Perrexil …