Baratxuri zopa
- Errezeta
- Bidali iruzkina
- Antzeko errezetak
Baratxuri zopa
Osagaiak
- 8 baratxuri ale, xerratan moztuak
- Pipermin lehorra, ximiko bat
- 4 koilarakada oliba olio
- Zopako ogia, ukabil baten neurriko puska
- Tomate saltsa, 4 koilarakada handi
- Koilarakada bat piper-mami, kontserbakoa
- Piperrauts gozoa, ximiko bat
- Ur beroa, hiru litro laurden
- Gatza
Errezeta
Olioa kazola zabal batean isuri eta su eztian jarriko dugu. Pipermin lehorra eta baratxuri aleak erantsiko ditugu ondoren. Dantzan hasi orduko, erre gabe betiere, zopako ogia gaineratuko dugu, labanaz xerra mehe finetan zatitu eta gero. Oliotan ongi busti ondoan, gorritu egingo dira emeki-emeki, guk zurezko zaliari eragin eta eragin egongo garen bitartean. 10 bat minutu egingo ditugu horrela. Piperrautsa erantsiko dugu orduan. Gorritzen utziko dugu guztia une batzuetan eta tomate saltsa, piper-mamia eta ur beroa gaineratuko ditugu ondoren. Gatz pixka bat eman eta su eztian egosiko dugu guztia egosten beste 15-20 minutuan. Haien buruan, pausatzen utziko dugu kazola ogia ongi hanpatu eta zopa behar bezala lodi dadin. Oso bero zerbitzatuko dugu.
Hala nahi izanez gero, arrautza batzuk utzi ahal izango ditugu mamitzen zoparen barruan. Horretarako, sutatik atera baino minutu gutxi batzuk lehenago sartuko ditugu arrautzak eta kazola tapatuta edukiko ditugu. Jo ondoan ere erantsi ahal izango ditugu arrautzak, zopa ia egin denean eta kazolari etengabe eraginik, arrautza ongi mami dadin gainerako gaien artean.
Baratxuri zopa

Baratxuriak hornidura gisa
Osagaiak 6 baratxuri-buru, ale ederrekin 4 koilarakada oliba olio Gatza Errezeta Zuriturik edo osorik erreko ditugu baratxuriak, beren azalarekin. Azala kendu gabe erreko ditugu, osoagoak atera dakizkigun, ez baitira horrela horren erraz erreko. Burutik ale …

Baratxuri purea
Baratxuri purea – Osagaiak 500 g baratxuri ale 3 koilarakada oliba olio birjina Litro laurden pasa esnegain Mutur bat gurin Gatza Baratxuri purea Errezeta Zuritu, kazola batean ipini eta ur hotzez estaliko ditugu baratxuriak. Su …

Zurrukutuna (baratxuri zopa bakailaoarekin)
Zurrukutuna (baratxuri zopa bakailaoarekin) Osagaiak 200 bakailao gazi, papurtua Zopako ogia, zati handi bat 15 koilarakada oliba olio Baratxuri-buru bateko aleak, banaturik Bi koilarakada piper-mami, kontserbakoa Tomate saltsa, 4 koilarakada handi Ur beroa, litro erdia …

Barazki pistoa
Barazki pistoa – Osagaiak Tipulin bat, txiki-txiki egina 8 baratxuri ale, osorik, zuritu gabe Oliba olio birjina, 10 koilarakada 2 kuiatxo dadotan moztuak 2 pipermorro gorri, dadotan moztuak 2 piper berde, dadotan moztuak 2 alberjinia …

Ziazerbak baratxuri eta piperrautsarekin salteatuak
Ziazerbak baratxuri eta piperrautsarekin salteatuak – Osagaiak Kg bat ziazerba fresko 5 baratxuri ale, xerratan moztuak Koilarakada bat piperrauts gozo 6 koilarakada oliba olio Piperrautsa, eho berria Gatza Ziazerbak baratxuri eta piperrautsarekin salteatuak Errezeta Ziazerbak …