Menua

Baratxuri zopa

  • baratxuri zopa
  • baratxuri zopa
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Baratxuri zopa

Osagaiak

  • 8 baratxuri ale, xerratan moztuak
  • Pipermin lehorra, ximiko bat
  • 4 koilarakada oliba olio
  • Zopako ogia, ukabil baten neurriko puska
  • Tomate saltsa, 4 koilarakada handi
  • Koilarakada bat piper-mami, kontserbakoa
  • Piperrauts gozoa, ximiko bat
  • Ur beroa, hiru litro laurden
  • Gatza

baratxuri zopaErrezeta

Olioa kazola zabal batean isuri eta su eztian jarriko dugu. Pipermin lehorra eta baratxuri aleak erantsiko ditugu ondoren. Dantzan hasi orduko, erre gabe betiere, zopako ogia gaineratuko dugu, labanaz xerra mehe finetan zatitu eta gero. Oliotan ongi busti ondoan, gorritu egingo dira emeki-emeki, guk zurezko zaliari eragin eta eragin egongo garen bitartean. 10 bat minutu egingo ditugu horrela. Piperrautsa erantsiko dugu orduan. Gorritzen utziko dugu guztia une batzuetan eta tomate saltsa, piper-mamia eta ur beroa gaineratuko ditugu ondoren. Gatz pixka bat eman eta su eztian egosiko dugu guztia egosten beste 15-20 minutuan. Haien buruan, pausatzen utziko dugu kazola ogia ongi hanpatu eta zopa behar bezala lodi dadin. Oso bero zerbitzatuko dugu.

Hala nahi izanez gero, arrautza batzuk utzi ahal izango ditugu mamitzen zoparen barruan. Horretarako, sutatik atera baino minutu gutxi batzuk lehenago sartuko ditugu arrautzak eta kazola tapatuta edukiko ditugu. Jo ondoan ere erantsi ahal izango ditugu arrautzak, zopa ia egin denean eta kazolari etengabe eraginik, arrautza ongi mami dadin gainerako gaien artean.

Baratxuri zopa

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

sukaldean-fondo0

Baratxuri eta perrexil arrautzopila

Osagaiak 8 baratxuri ale, xehatuak 3 koilarakada oliba olio Sorta eder bat perrexil, puska handi xamarretan pikatua 8 arrautza Gatza Errezeta Padera zabal batean, baratxuria eta olioa erantsi eta, su eztian jarriko ditugu berotzen. Arrautzak …

Amamaren baratxuri salda

Amamaren baratxuri salda

Amamaren baratxuri salda Osagaiak 2 berakatz edo baratxuri ale Gatza Ura Ogi puska bat Zorrotada bat oliba olio birjina … Errezeta Errezeta hau, munduko xinpleena, ez da lau lagunentzat, bakar batentzat baizik. Urdaila triste, ondoezik …

BERAKATZA

Berakatza ahora etor ez dakigun

Berakatza edo baratxuria ahora etor ez dakigun, hoberena da zuritu, zatitu eta haren barruan dagoen ernamuina kentzea, oso pisua baita janez gero. Ernamuin hori berdekara kolorekoa izaten da. gainera, lizun kontutan ibiltzeko asmoz bazaude, gainera, …

Ziazerbak baratxuri eta piperrautsarekin

Ziazerbak baratxuri eta piperrautsarekin salteatuak

Ziazerbak baratxuri eta piperrautsarekin salteatuak –  Osagaiak Kg bat ziazerba fresko 5 baratxuri ale, xerratan moztuak Koilarakada bat piperrauts gozo 6 koilarakada oliba olio Piperrautsa, eho berria Gatza Ziazerbak baratxuri eta piperrautsarekin salteatuak Errezeta Ziazerbak …

sukaldean-fondo0

Baratxuriak hornidura gisa

Osagaiak 6 baratxuri-buru, ale ederrekin 4 koilarakada oliba olio Gatza Errezeta Zuriturik edo osorik erreko ditugu baratxuriak, beren azalarekin. Azala kendu gabe erreko ditugu, osoagoak atera dakizkigun, ez baitira horrela horren erraz erreko. Burutik ale …